Edukira joan

Maddi Zubeldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maddi Zubeldia

(2018)
Bizitza
JaiotzaDonostia1961eko apirilaren 12a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abeslaria eta katedraduna
Musika instrumentuaahotsa
gitarra

Literaturaren Zubitegia: 965

Maddi Zubeldia Arozena (Donostia, 1961) euskal kantari, idazle eta antzerkilaria da.

Biografia

Donostian sortua 1961an, Irunen bizi izan da 6 urtez, familiarekin batera Frantziako Landetako Mézos herrira bizitzera joan aitzin. 11 urte zituelarik familia Ziburun jarri zen.[1]

Ofizioz irakasle da, lehenik Azkainen, ondotik Hendaia, Urruña eta berriro Azkaingo ikastoletan.[2]

Kantaria

H-eden taldeko kantaria da. Talde horrekin bi disko plazaratu ditu : hamaika aztarna (2013) eta Intimitartean (2015)

Idazlea

Lehen eleberria Deserria haurtzaro (Elkar, 2017) bere bizi pertsonalean ezagutu duen deserriaren gaia lantzen du[3] eta eleberria 111 Akademia Sariko finalistetan sailkatu da.[4]

Antzerkia

2018an, berak idatzitako antzerki batean ari da: Oroitzen naizeno, Alzeheimer eritasunaren gaia jorratzen duen lan bat.[5]

Erreferentziak

  1. SLU, Herritar Berri. (2018-03-01). «MADDI ZUBELDIA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  2. SLU, Herritar Berri. (2018-03-01). «MADDI ZUBELDIA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  3. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Zubeldiak bere lehen nobela plazaratu du: Deserria haurtzaro (Elkar)» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  4. Berria.eus. «Uxue Alberdi eta Maddi Zubeldia, 111 Akademiako Sariko finalistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  5. «Maddi Zubeldia: "Gure amaren Alzheimerrak nire baitan eragin duena da 'Oroitzen naizeno' lana"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).

Ikus, gainera

Kanpo loturak