Madeleine de Souvré, Sabléko markesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Madeleine de Souvré, Sabléko markesa
Madame de Sable.gif
Bizitza
Jaiotza Bessé-sur-Braye1599
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1678ko urtarrilaren  16a (78/79 urte)
Familia
Aita Gilles de Souvré, Marquis de Courtanvaux, Baron de Lezines
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta salonnièrea Itzuli
Mugimendua Précieusesa Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Madeleine de Souvré, Sabléko markesa (1599 - 1678ko urtarrilaren 16a), idazle frantsesa, Gilles de Souvré-ren (Courtenvaux-ko markesa, Louis XIII.aren tutorea eta Frantziako mariskala) alaba zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1614an, Philippe Emmanuel de Laval-ekin (Sablé-ko markesa) ezkondu zen, 1640. urtean hil zena, bera egoera zertxobait estuan utziz. Bere laguna Saint-Maure-ko kondesarekin, Parisko Place Royale-n gela batzuk hartu zituen eta literatura areto bat ezarri zuen. Literatura eskola horrek, La Rochefoucauld-en Maximes-ena adibide ezagunenetakoa denak, hor du jatorria.

Sablé-ko markesaren Maximes-ak, hain zuzen ere, La Rochefoucauld-enaren aurretik konposatu ziren, nahiz eta heriotzara arte ez argitaratu. 1655. urtean, Saint-Maur-eko kondesarekin batera, erretiroa hartu zuen Port-Royal des Champs-eko komentura, Marly-tik hurbil, 1661. urtean utziz, Auteuil-era joanez, itxi zutenean. 1669an egoitza hartu zuen Parisko Port-Royal-eko Abadetxean, non 1678ko urtarrilaren 16an hil zen.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]