François de La Rochefoucauld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
François de La Rochefoucauld
François de La Rochefoucauld.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1613ko irailaren 15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1680ko martxoaren 17a (66 urte)
Familia
Aita François V de La Rochefoucauld
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Prytanée National Militaire
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea oroitzapen-idazlea
Lan nabarmenak Q3454751
Jasotako sariak

François de La Rochefoucauld (Paris, Frantzia, 1613ko irailaren 15a - ib., 1680ko martxoaren 17a) frantses idazle moralista izan zen. La Rochefoucauld Llancourteko VI. dukea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa militarrak egin zituen gaztetandik eta Richelieu kardinalaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuelako preso hartu zuten, 1637an. 1648an, Mazarino kardinalaren aurkako matxinadan parte hartu zuen (Fronda), eta larri zauritu zuten 1652an, Condéren gudarosteko buruzagi zela.

Gerra- eta politika-joko hauek guztiak utzi eta, erregearen mendean jarri ondoren, sartu zen literatura-munduan. Réflexions ou Sentences et Maximes (1665) bere liburuak eskandalua eraman zuen Parisko literatura-giroetara, obra horretan gizakiari buruz nagusitzen den ikuspegi guztiz ezkorragatik. Maxima haietan, gizakiei bizitzako maila guztietan darien berekoikeria salatu zuen La Rochefoucauldek. 1665-1678 urte-bitartean plazaratu zuen bere obra, eta urte horietan guztiz zorroztu zuen estiloa. Erdi itsu utzi zuen gaitz batek jo zuen zahartzaroan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de La Rochefoucauld Aldatu lotura Wikidatan