Magefesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magefesa
Historia
Sorrera1948

Magefesa etxetresna elektrikoen eta sukaldeko tresneriako marka bat da, 20. mendean enpresa nabarmena izan zena Bizkaian, eta 21. mendean beste batzuek kudeatzen eta ekoizten duten marka delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manufacturas Generales de Ferretería S. A. (Magefesa) Victor Picó enpresariak sortu zuen Getxon (Algorta auzoan) 1948an, eta pixkanaka haziz joan zen, Derion izan zuelarik 20. mendeko 2. partean bere lantegi nagusia. Presio-eltze fidagarriak izan ziren markaren produktu nagusiak mende horretan. 1976an, "enpresa eredugarri" titulua jaso zuen Juan Carlos I.a Espainiakoak zuzendutako ekitaldi batean. Bere une gorenean, 4.000 langile, zortzi lantegi eta 6.500 erreferentziazko katalogoa izan zuen[1].

1983ko Bizkaiko abuztuko uholdeetan, Derioko lantegiak kalte handiak jasan zituen. Ondoren, dirulaguntzak jaso zituen krisia jasotzeko, baina hala ere porrot egin zuten enpresa berpizteko saio batzuek, besteak beste dirulaguntza horiek salatu zituztelako beste enpresa batzuek, eta itzulketak behartu zituztelako epai batzuek. 1994an enpresa desegin zen, eta markaren fabrikazioa beste etxe batzuek eraman zuten, tartean euskal enpresa batek, Compañía de Menaje Doméstico izenekoak (lehenago Industrias Domésticas). Baina horrek ere porrot egin zuen 2008. urtean[1].

2010eko hamarkadan, Rhointer talde kantabriarrak erosi zuen marka[2], eta harrezkero sukaldeko tresneriako bere negozioan, zeinean zenbait marka dauden, lerro ezagunena da Magefesarena[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) AJA, LEIRE URIA / XABIER. (2013-01-13). «Magefesa: de la cocina al infierno» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) «El grupo cántabro Cantra compra la fábrica de ollas a presión y menaje Alza» El Diario Montañes 2016-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) Blanco, Marrón y. (2018-02-27). «Entrevista con Alfonso Bravo, director comercial de Rhointer (Magefesa)» Marrón y Blanco (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]