Magela Baudoin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magela Baudoin

Bizitza
JaiotzaCaracas1973ko urtarrilaren 3a (51 urte)
Herrialdea Bolivia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria

Twitter: BaudoinMagela Edit the value on Wikidata

Magela Baudoin (Caracas, 1973ko urtarrilaren 3a) idazle eta kazetari boliviarra da.[1] Artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak eta zutabeak argitaratu ditu Boliviako zein nazioarteko komunikabide idatzietan, besteak beste: La Razón, La Prensa edo Nueva Crónica-n.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako Unibertsitatean Idazketa Kreatiboko masterra egin zuen. Komunikazio Estrategikoko Rodríguez eta Baudoin enpresaren sortzaileetako bat izateaz gain, El Ansia literatura-aldizkariko zuzendaria da, eta Giovanna Rivero idazlearekin batera Mantis argitaletxea zuzentzen du, Hispanoamerikako idazleen literatura-lanak zabaltzen espezializatua. Azkenik, Santa Cruzeko Unibertsitate Pribatuko (UPSA) Idazketa Sortzailearen programaren sortzailea eta koordinatzailea da.

Haren ipuinak antologia eta aldizkari inprimatu eta digitaletan bildu izan dira, hala nola, Kolonbiako Malpensante, Espainiako The Short Story, Revista Ñ, Argentinako Escritores del mundo eta Mexikoko Círculo de Poesía.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mujeres de costado (Editorial Plural, 2010).
  • El sonido de la H (Editorial Santillana, 2014).
  • La composición de la sal (Editorial Plural, 2014).[2]
  • Vendrá la muerte y tendrá tus ojos (Editorial Plural, 2021).[3]
  • Solo vuelo en tu caída (Odelia, 2023).[4]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014an, Boliviako "Alfaguara" eleberri sari nazionala El sonido de la H liburuagatik [5]
  • 2015ean, La composición de la sal ipuin-liburuagatik Gabriel García Márquez Hispanoamerikako ipuin-saria jaso zuen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]