Edukira joan

Maggie O'Farrell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maggie O'Farrell

Bizitza
JaiotzaColeraine, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)William Sutcliffe (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEmmanuel College (en) Itzuli
North Berwick High School (en) Itzuli
Murray Edwards College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

maggieofarrell.com
Musicbrainz: 878a5e45-72e5-45e1-94e9-244bfdc59a2d Edit the value on Wikidata

Maggie O'Farrell (Coleraine, 1972ko maiatzaren 27a) Ipar Irlandako eleberrigilea da. Bere lehen eleberriak, After You'd Gone, nazioartean txalotua izandakoak, Betty Trask saria irabazi zuen, eta bigarrenak, The Hand That First Held Mine, Costa Novel saria eskuratu zuen 2010ean.[1] Ordutik, finalista izan da sari horretan bertan beste bi obrekin: 2014an Instructions for a Heatwave lanarekin eta 2017an This Must Be The Place lanarekin.[2] Gainera, Waterstones-en 25 Authors for the Future argitalpenean agertu da eta I am, I am, I am: Seventeen Brushes with Death memoria-liburua Sunday Times egunkariko salmenta-zerrendaren gorenera iritsi zen. 2020an, Hamnet eleberriarekin, Women's Prize Fiction saria eta Ameriketako Estatu Batuetako Liburu Kritikarien Zirkulu Nazionalaren Saria irabazi zituen.[3][4]

Biografia eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Farrell Colerainen jaio zen, Ipar Irlandan, eta Galesen eta Eskozian hazi zen. Zortzi urte zituela, entzefalitisarekin ospitaleratu zuten, eta urtebetez baino gehiago egon zen eskolara joan gabe.[5] Gertakari horiek The Distance Between Us eleberrian jasotzen ditu, baita bere memorietan ere.[6] North Berwick High School-en eta Brynteg Comprehensive School-en hezi zen, eta gero New Hall-en, Cambridgen (orain Murray Edwards College ). Bertan deskubritu zuen literatura ingelesa.

Unibertsitateko ikasketak egin ondoren, Hong Kong-en aritu zen kazetari eta Londresen The Independent on Sunday gehigarriaren editore-laguntzaile.. Bere lehen eleberriaren ostean, kazetaritza utzi zuen literaturan buru-belarri aritzeko. Idazketa-sortzailea ere irakatsi du Warwickeko Unibertsitatean, Coventryn, eta Goldsmith's Collegen, Londresen.

Literatura-lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Farrellen eleberriek, Costa saria irabazi zuen The Hand that First Held Mine barne, kritikaren laudorio orokortuak jaso dituzte. Bere lana 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.

2017 argitaratutako memoria-liburua, I Am, I Am, I Am: Seventeen Brushes with Death, heriotzatik hurbil dauden eta berari eta bere seme-alabei eragin zieten hainbat esperientziari buruzkoa da. Bere memorien ostean, bi eleberri historiko argitaratu ditu, Hamnet (2020), Shakespeareren familiaren bizitza kontatzen duena, eta The Marriage Portrait (2022), Cosimo de’ Medici duke handiaren hirugarren alabari, Lucreaziari, eta Errenazimentuko Italiari buruzkoa.

  • After You’d Gone (2000).
  • My Lover’s Lover (2002).
  • The Distance Between Us (2004). Itzulpena gaztelaniaz, La distancia que nos separa (Libros del Asteroide, 2024).
  • The Vanishing Act of Esme Lennox (2006). Itzulpena gaztelaniaz, La extraña desaparición de Esme Lennox (Salamandra, 2009).
  • The Hand That First Held Mine (2010). Itzulpena gaztelaniaz, La primera mano que sostuvo la mía (Libros del Asteroide, 2018).
  • Instructions for a Heatwave (2013). Itzulpena gaztelaniaz, Instrucciones para una ola de calor (Salamandra, 2013).
  • This Must Be the Place (2016). Itzulpena gaztelaniaz, Tiene que ser aquí (Libros del Asteroide, 2017).
  • Hamnet (2020). Itzulpena gaztelaniaz, Hamnet (Libros del Asteroide, 2020).
  • The Marriage Portrait (2022). Itzulpena gaztelaniaz, El retrato de casada (Libros del Asteroide, 2023).

Autobiografia / Memoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • I Am, I Am, I Am: Seventeen Brushes with Death (2017). Itzulpena gaztelaniaz, Sigo aquí (Libros del Asteroide, 2019).

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Farrell William Sutcliffe nobelagilearekin ezkonduta dago, Cambridgen ikasle zirenean ezagutu zuena. Edinburgon bizi dira hiru seme-alabekin.[7][8] Sutcliffe-ri buruz esan du: "Will beti izan da nire lehen irakurlea, baita bikotea izan baino lehenagotik ere; beraz, eragin handia da".[9]

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Betty Trask 2000 saria, After You'd Gone lanagatik.
  • Somerset Maugham 2005 saria, The Distance Between Us lanagatik.
  • 2010eko Costa Book sariaren irabazlea (eleberria), The Hand That First Held Mine[10] lanagatik.
  • Costa Book Sariak 2013 (eleberria), finalista Instructions for a Heatwave lanarekin.[11]
  • Costa Book Saria 2016 (eleberri), finalista This Must Be the Place lanarekin.[12]
  • Hamnet
    • 2020ko Emakumezko Fikzio Sariaren irabazlea.[13]
    • Estatu Batuetako Liburuaren Zirkulu Nazionalaren 2020ko Saria irabazi zuen.
    • Walter Scott 2021 Sariaren finalista.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Maggie O'Farrell» www.fantasticfiction.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  2. «Maggie O'Farrell» www.fantasticfiction.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  3. (Ingelesez) Flood, Alison. (2020-09-09). «Maggie O'Farrell wins Women's prize for fiction with 'exceptional' Hamnet» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  4. (Ingelesez) «National Book Critics Circle Presents Awards» Kirkus Reviews (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  5. (Ingelesez) «Maggie O'Farrell» Encephalitis International (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  6. (Ingelesez) Kean, Danuta. (2017-03-24). «Maggie O'Farrell memoir to reveal series of close encounters with death» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  7. (Ingelesez) «Maggie O’Farrell – Meet» Hachette UK 2019-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  8. (Ingelesez) Kiverstein, Angela. «William Sutcliffe: Imagining Gaza in London» www.thejc.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  9. (Ingelesez) Day, Elizabeth. (2013-02-23). «Maggie O'Farrell: 'My writing is tougher and much better since I had children'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  10. (Ingelesez) «Derry-born author wins Costa prize» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  11. (Ingelesez) Brown, Mark; correspondent, arts. (2013-11-26). «Costa book awards 2013: late author on all-female fiction shortlist» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  12. (Ingelesez) Cain, Sian. (2016-11-22). «Costa book award 2016 shortlists dominated by female writers» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  13. (Ingelesez) Mem: 7968360. O’Farrell wins 2020 Women’s Prize for ‘Hamnet’ | Books+Publishing. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  14. (Ingelesez) Mem: 8020928. Australians comprise majority of Walter Scott Prize shortlist | Books+Publishing. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]