Maialen Akizu
Itxura
Maialen Akizu | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1996ko otsailaren 21a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Maialen Akizu Bidegain (Urretxu, Gipuzkoa, 1996ko otsailaren 21a) bertsolaria eta idazlea da. Ama gabiriarra du; eta aita, berriz, urretxuarra. Bost urterekin hasi zen Urretxuko bertso eskolan.
2016an Xenpelar saria irabazi zuen.[1] Osinalde, Lizardi, Hernandorena gazte sariketetako finaletan ere kantatu izan du; gainera, final askotan, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto" lehengusuarekin.
18 urterekin Bilbora joan zen, Soziologiako ikasketak egitera. Ikasteaz gain, Bilboko zenbait bertso eskolatako kide izan zen aldi hartan.
Iker Irribarria esku huskako pilotari profesional ohia du bikotekide, eta alaba bat dute elkarrekin.[2]
2024an Berria egunkarirako iritzi-artikuluak idazten hasi zen.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: Mikel Laboa saria.[1]
- 2016: Xenpelar saria[1]
- 2016: B-lañon saria [1]
- 2021: Ikergazte konkresuko mikro-aurkezpen onena: "Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa"[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022an, Hamazazpigarrenean aidanez literatur bildumarako, Eszenatokia izeneko «ipuin luzea» aurkeztu zuen.
- 2023ko Durango Azokan banatu zen (Kultura bat) Zutabeka Durangoko Azokatik liburuko hitzaurrea idatzi zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Maialen Akizuk irabazi du Xenpelar Saria. (kontsulta data: 2019-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Luis. (2022-07-07). «Unai Laso, duda hasta última hora para San Fermín tras acabar tocado la final» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2023-03-07).
- ↑ ikergazte. «Baditugu Ikergazte2021 irabazleak» IkerGazte 2021 (kontsulta data: 2021-06-17).
- ↑ Ubeda, Garbiñe. (2023-12-09). «Kulturaren bilakaeraren ispilu» Berria (kontsulta data: 2023-12-10).