Maitea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maitea
BelovedNovel.jpg
Datuak
Idazlea Toni Morrison
Argitaratze-data 1987, lehen edizioa Alfred A. Knopf Inc. argitaletxean eta 2004an euskaraz Alberdania, Elkar argitaletxeen eskutik
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Beloved
Argitaletxea Alfred A. Knopf Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak 369
ISBN 84-9783-215-9-Elkar)* 84-96310-30-2-Alberdania)* 84-9783-215-9-Elkar)*
OCLC 635065117
Itzultzailea Anton Garikano

Maitea Toni Morrison idazle Afro-amerikarrak idatzitako eleberria da, (jatorriz,ingelesez: Beloved). 1987an argitaratu zen liburua lehen aldiz, Alfred A. Knopf Inc. argitaletxearen bidez. Jatorrizko izenburua Beloved zen eta 2004 urtean euskarara ekarri zuen Anton Garikano itzultzaileak. AEBtako beltzen esklabotzaren memoria du ardatz nagusia Errealismo magikoa estiloko lana delarik.


Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua benetako gertaeretan inspiratuta dago. Egileak dokumentatze lanak egiten ari zela, American Baptist agerkarian 1856ko otsailaren 12an argitaratutako elkarrizketa bat ikusi zuen, Margaret Garner presoari egina. Andreak,beste senide batzuekin Kentuckytik esklabotzatik ihesean atera zen Ohiora.[1]. Bidean, zuriak atzean zituela, bere bi urteko alaba hil egin zuen. Horren inguruan esklabotzak sortzen duen min konponezina, jasan dutenengan min horren eragina ahaztu nahi denean, amatasuna eta haur-heriotzaren gaiak jorratzen ditu eleberriak besteak beste.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontaketa hasten da protagonista, Sethe, eta bere alaba Denver, esklabotzatik ihes egin ondoren, Cincinnatiko Bluestone Roaden, 124 zenbakidun etxe sorginduan bizi direnean. Lehen amona Baby Suggs -Setheren amaginarreba - etxe horretan bizi zen eta aterpe eman zion bere erraina Sethe eta seme-alabei ihes egitean, semearen etorrera -Hall- espero zuten bitartean. Baina narrazioa hasten denean, amona hilda zegoen eta Setheren semeak, Howard eta Blugar dagoeneko alde eginak ziren 13 urte zituztenetik, haur hil baten mamuaren mendean zegoelako etxea, aditzera ematen denez. Ondoren, Paul D. esklabu ohia iristen da etxera eta ama-alabarekin bertan hasten du bizimodu berria. Handik gutxira Maitea azaltzen da, bizikideen arteko harremanak goitik behera nahasten. Antza, bera da Sethek hil egin zuen alabaren emakumetzea. Tartean, pertsonai bakoitzaren iragan latza azaltzen doa.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maitea: iraganarik gabeko neska, ezerezetik azaldu zena 124 zenbakidun etxean, Sethek hil egin zuen alaba “maitea” dela iradokitzen da, haragi eginik etorria, amaren mendeku eta maitasun bila
  • Sethe Margaret Garnerren istorioan inspiratutako pertsonaia; Afrikatik ekarritako esklabu baten alaba. Hall senarra dela, bi seme (Howar eta Buglar) eta alaba, Maitea bera. Ihesa hastean haurdun dago eta Denver jaioko da.
  • Hall Setheren senarra eta seme-alaben aita, Baby Suggsen semea ere bada; ihesean banatzen dira. Eleberriaren orainaldian ez da azaltzen baina atzera bergirakoetan maiz aipatzen da.
  • Denver Sethe eta Hallen alaba gazteena, ihesaldian jaiotzen da, ‘’Amy Denver’’ izeneko andre zuri baten laguntzaz. Eskolan baztertuta, amaren iragana dela eta (alaba hil eta gartzelaldia) etxean biltzen da eta Maitearekin adiskidetu. Handitu ahala bere independentzia irabazteko borrokatzen du.
  • Baby Suggs Hallen ama da, zeinen askatasuna semeak erosi zuen bera alokatzearen truke. Deklamatzeko aparteko indarra du eta komunitatean oso maitatua da. Sethe eta bere seme alabak hartuko ditu bere 124ko etxean, inoiz iritsiko ez den semearen zain.
  • Paul D, basakeriak jasandako esklabu ohia, Hall ikusi zuen azken pertsona zen eta Setheren etxera iristen da, harekin bikote harreman bati hasiera ematen 124ko etxean. Han bizi denean, azaltzen da Maitea.
  • Nan Sethe txikia zenean zaindu zion andrea, haren amaren laguna eta Afrikatik harekin ekarria
  • Garner jaun-andreak Etxe Goxoa deitzen dioten plantazioaren jabe zuriak, nondik ihesean atera ziren Sethe eta bere familia
  • Zorra Kitto esklabu iheslariak ibaia zeharkatzen lagundu eta gordetzen dituen gizon beltza
  • Bodwin jauna 124 zenbakidun etxeko jabe zuria da; bertan haurtzaroa eman zuen eta Baby Suggsi alokatu zion zaindua izateko. Beltzen aldeko jarrera izan eta jazarpena pairatu zuen zenbaitetan.

Zinemarako moldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998 urtean, eleberrian oinarritutako Beloved pelikula filmatu zen Jonathan Demme zuzendaria zela eta Oprah Winfrey ekoizlea eta protagonista.[2]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Morrison, Toni.- ‘’El origen de los otros’’. Barcelona: lumen, 2018. orr. 86 ISBN 978-84-264-0546-3
  2. Beloved filmaren fitxa IMDB datu basean [1]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.