Maki Kaji
Maki Kaji | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sapporo, 1951ko urriaren 8a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Mitaka, 2021eko abuztuaren 10a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: behazun-hodiko minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta ekintzailea |
Maki Kaji (japonieraz: 鍜治 真起 Kaji Maki , Sapporo, 1951ko urriaren 8a – Mitaka, 2021eko abuztuaren 10a) japoniar enpresaburua izan zen, Japoniako Nikoli puzzle-enpresaren lehendakaria. Sudokuaren aita pontekotzat ezaguna zen jokoa ezagutarazteagatik.
Hokkaidon jaio zen 1951n. Keio Unibertsitatean literatura ikasten hasi zen, baina lehen urtean ikasketak utzi zituen. Hainbat lanetan aritu ondoren, argitaratze-enpresa bat zabaldu zuen.
1980ean Nikoli izeneko hiru hilez behingo puzzle-aldizkaria argitaratu zuen. Sudoku zenbaki-jokoa aldizkariaren hasierako aleetan agertu zen. Jokoa Britainia Handira eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu zenean, oso ezaguna bihurtu zen.
Beste hainbeste puzzle-joko asmatu edo ezagutarazi zituen, hala nola, Masyu.