Malbetako xake-tximeleta
Malbetako xake-tximeleta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Hesperiidae |
Leinua | Pyrgini |
Generoa | Pyrgus |
Espeziea | Pyrgus onopordi Rambur, 1839 |
Malbetako xake-tximeleta (Pyrgus onopordi) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europa hegoaldean aurkitzen da eta Marokon eta Argelian ere bai[1].
Jules Pierre Rambur entomologo frantziarrak deskribatu zuen 1839. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txikia da, 20-26 mm arteko hegal-zabalera duena[2]. Hegalak marroi ilunak dira, pixka bat horixkak, eta puntu zuri txiki ugari dituzte. Aipaturiko ezkata horixken geruzaren ondorioz Pyrgus generoko espezieen artean kolore apalena duen tximeleta espeziea da. Hegalen ertzean lerro iletsu zuri bat dago. Hegalen azpialdea horixkagoa da. Gainaldean zein azpialdean ingude itxura duen orbain zuri bana nabarmentzen da.
Emeak arrak baino handiagoak eta ilunagoak dira[3].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta helduaren hiru belaunaldi ateratzen direnez apiriletik urrira ikusten da hegan[2]. Tximeleta helduak arrautza horixka zapal xamarrak jartzen ditu hostoetan. Handik ateratzen den beldarra marroi argia da baina lerro ilunagoek zeharkatzen diote gorputza[2]. Beldarraren burua beltza da. Potentilla generoko landaretaz elikatzen da[4]. Udaberrian pupa urdinxka eratzen du eta apirilean ateratzen dira aurreneko tximeleta helduak.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore edo belar ugari duten zelaietan bizi da, gehienez ere 2.000 metrotako altueran. Ez dira kpuru handitan ikusten tximeleta hauek.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeletaren gainaldea.
-
Tximeletaren hegalen azpialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Pyrgus onopordi (Rambur, 1840)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
- ↑ «Pyrgus onopordi» www.butterfliesoffrance.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
- ↑ «Pyrgus onopordi - LepiWiki» lepiforum.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).