Malbrough gerrara joan zen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malbrough gerrara joan zen
Jatorria
Egilea(k)Nikolai Berg (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Honen izena daramaJohn Churchill
Ezaugarriak
John Churchill, Marlborougheko I. dukea zena (Marlbrough).

Malbrough gerrara joan zen (frantsesez Malbrough s'en va-t-en guerre edota Mort et convoi de l'invincible Malbrough) Frantziako abesti herrikoi bat da.

Hitzak Espainiako Ondorengotza Gerran zehar Britainia Handia eta Frantziako Erresumako gudarosteak elkar borrokatu ziren Malplaqueteko guduaren (1709) ondoren konposatu ziren. Nahiz eta frantziarrek porrota jasan, txantxezko abesti honetan aipatzen den John Churchill, Marlborougheko I. dukea ingelesen buruzagia bertan hil zela uste izan baizuten. Abestiaren doinua berriz antzinagokoa izan liteke: François-René de Chateaubrianden arabera, arabiar jatorrikoa litzateke eta Frantziara gurutzatuak eramana.

Luis XVI.a Frantziakoaren erregealdian abestia ezagun egin zen, dofinaren haurtzainetako batek maiz abestu eta errege-erreginei gustatu baizitzaien, ondorioz Versaillesera eta Frantzia osora hedatu zen. Erresuma Batua, Espainia, Alemania eta herrialde askotan ere ospetsu bilakatu zen, horregatik frantses, ingeles, gaztelania, alemana eta beste hainbat hizkuntzetako hitzak ere baditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]