Malen Osa
Malen Osa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 2002ko abenduaren 17a (22 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria eta iraupen-lasterkaria |
Malen Osa Ansa (Oñati, 2002ko abenduaren 17a) gipuzkoar mendi lasterketaria da.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetatik herriko Aloña Mendi taldean futbolean jokatu izan du.
2021. urtean, konfinamendu ondoren, mendi lasterketak egiteari ekin zion, futbola alde batera utzi gabe. Aurreneko proba Piriniotan egin zuen, Oroeleko igoera (Jacan), eta 10'7 kilometrotako ibilbidean oñatiarra izan zen nagusi.[1] Irailean Gorbeia Suzien lasterketan nagusitu zen 21 kilometrotako proban[2] eta urrian Aloñako igoera irabazi zuen, Oihana Azkorbebeitia bera ere gaindituz.[3]
2022. urtean Lugon jokaturiko Espainiako junior txapelketa[4] eta bigarrenez Aloñako igoera irabazi zituen udaberrian astebeteko tartean.[5] Ekainean lehenengo nazioarteko lasterketa irabazi zuen, 23 km-ko Mont Blanc-eko maratoia hain zuzen ere.[6] Urrian Golden Trail Serieseko finala irabazi zuen Madeiran, Open kategorian. Bost lasterketaz osatu zen finala eta bostak irabazi zituen Malen Osak.[7]
2023an Espainiako kilometro bertikala (23 urtez azpikoetan) eta Euskadiko Trail txapelketa irabaziz hasi zuen.
2024an Espainiako txapelduna izan zen igoera bertikalean[8] eta bere aurreneko Zegama-Aizkorri Maratoian bigarren egin zuen.[9] Denboraldiaren amaieran Golden Trail Serieseko podiumera igo zen, sailkapenean hirugarren amaituta.[10]
2024ko abenduan Munduko Kopako debutean, bosgarren postua lortu du Courcheveleko (Frantzia) bertikalean, podiumetik 40 segundo eskasera eta Axelle Mollaret irabazlearengandik minutu eta 8 segundora.[11]

Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Golden Trail Series:
- Sailkapen orokorra (0): hirugarrena 2024an.
- Madeiran: Open kategoria (1): 2022.
- Espainiako txapelketa:
- Junior mailan (1): 2022.
- Gorbeia Suzien:
- 21km-ko lasterketa (1): 2021.
- Espainiako Kilometro Bertikal Txapelketa 23 urtez azpikoetan (1): 2023
- Espainiako igoera bertikala (1): 2024
- Aloñako igoera (3): 2021, 2022, 2023.
- Oroeleko igoera (Jaca) (1): 2021.
- Mont Blanc-eko 23 km lasterketa (1): 2022
- Euskadiko Trail Txapelketa (1): 2023
- Kilimon Trail (1): 2023[12]
- Zegama-Aizkorri Maratoia (0): bigarrena 2024an.
- Courcheveleko (Frantzia) bertikalean: 5. postua 2024an[11]
- Zegama-Aizkorri Maratoian, 3. postua 2025an.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oroeleko igoera irabazi du asteburuan Malen Osa oñatiarrak - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2021-10-25).
- ↑ «Malen Osa, bi lasterketa bi garaipen» Plone site (kontsulta data: 2021-10-25).
- ↑ «Malen Osa: "Lehen igarri ez dudan presioa sumatu dut Aloñako Igoeran" - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2021-10-25).
- ↑ «Malen Osak junior mailako Espainiako Txapelketa irabazi du Lugon - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-05-01).
- ↑ «Becerra eta Osa garaile, XVII. Aloñako Igoeran - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-05-01).
- ↑ «23 kilometroko Mont Blanc-eko proba irabazi du Malen Osak - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-06-25).
- ↑ «Bost mendi lasterketetatik bostak irabazita, Malen Osa garaile Madeiran - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-10-31).
- ↑ «Malen Osa garaile mendiko eskiko Espainiako Txapelketako bertikalean - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-03-16).
- ↑ «Handia egin du Malen Osak: bigarren gelditu da Zegama-Aizkorri mendi-maratoian - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G. (2024-10-19). «Malen Osa, tercera en la general de las Golden Trail Series» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-10-20).
- ↑ a b «Malen Osa bosgarren izan da Mendiko Eskiko Munduko Kopako bere debutean» Berria 2024-12-16 (kontsulta data: 2024-12-21).
- ↑ «Debagoiendarren partehartze borobila asteburuko Kilimon Trail lasterketan - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2023-04-04).
- ↑ «Malen Osak hirugarren egin du Zegama-Aizkorri proban - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-05-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Denbora gutxian gauza gehiegi pasatu zaizkit Berria, 2022.11.22
- Elkarrizketa: Golden Trail Seriesen podiumarekin egiten dut amets Berria, 2024.02.28