Oihana Azkorbebeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Azkorbebeitia
Oihana Azkorbebeitia.jpg
Bizitza
JaiotzaAbadiño1981eko abuztuaren 28a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria eta albaitaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Facebook: oihana.azkorbebeitiaurizar Edit the value on Wikidata

Oihana Azkorbebeitia Urizar (Abadiño, Bizkaia, 1981eko abuztuaren 28a) mendi lasterkaria da eta Euskal Selekzioko kidea 2006tik. Albaitaria da ogibidez.

2019ko apirilaren 20an Munduko kopako lehen proba puntuagarrian lider jarri zen bertikalen sailkapen nagusian, Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean.

2019ko irailaren 29an kilometro bertikalen Munduko kopan hirugarren amaitu zuen. [1]

2019ko urriaren 19an zazpigarren postua lortu zuen mendiko lasterketen Munduko Kopako finalean, Italian. [2]

2021ean Andorran jokatu zen Mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren proba puntuagarrian 5. postua lortu zuen. 23 kilometroko lasterketa eta Comapedrosa (2942 metro) Andorrako mendirik garaiena tarteko.[3]

2022ko maiatzaren 31n Zegama Aizkorri mendi maratoian 22. postua lortu zuen eta bere helburua, 5 ordutik behera egitea (4:56:57)[4] [5]

2022an irabazi zuen Barruera herrian, Vall de Boí (Pirinio katalana) Boiko Epic Trail Vall delakoan, eta lehen garaipena lortu zuen Skyrunner World Series-en zirkuituan.[6]

2022ko irailaren 3an Azkorbebeitiak denboraldiko zazpigarren garaipena lortu zuen Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca). Korrikalari abadiñarrak irabazi zuen proba (6.57.45). Indarpark taldeko Larraitz Aragon durangarra izan da bigarrena (7.17.44). Ainhoa Elizondo euskalduna sailkatu zen hirugarren.[7]

2022ko irailaren 10ean Ubidestroi mendi lasterketa jokatu zen lehen aldiz Ubide herrian, eta Durangaldeko neskak nabarmendu ziren bertan. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak irabazi zuen proba (2.57.16), eta Andikona Albizuri korrikalari berriztarra hirugarren sailkatu da (3.22.43). Uxoa Irigoien getariarra izan zen bigarrena (3.19.01).[8]

2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28)[9]

2022ko urrian Munduko Kopako finala, Zeanuriko Gorbeia Suzien lasterketan 8. postua lortu ondoren, Munduko sailkapen nagusian bigarren postua lortu du.[10]Azken lasterketa horretan Noemie Vachon frantziarrak irabazi zuen (3.49.37), eta Igorreko Onditz Iturbe sailkatu zen bigarren (3.49.53), baina korrikalari bi horiek ez ziren Kopako lehian sartzen, gutxienez lau probatan parte hartu behar zelako aurretik, eta eurak gutxiagotan lehiatu dira. Webster hirugarren sailkatu da lasterketan (3.51.26), eta Azkorbebeitia zortzigarren (4.03.08).

Munduko kopa-finalaren aurretik, 41 urteko Azkorbebeitia lider zegoen ( Skyrunner World Series-eko hiru proba irabazita), baina oso puntu gutxiko aldea zegoen lehenengo lau sailkatuen artean, eta euretariko edozeinek irabazi zezakeen kopa. Oihana Azkorbebeitia bera, Lindsay Webster kanadiarra, Iris Pessey frantziarra eta Maite Maiora mendaroarra ziren lau hautagaiak. Martina Cumerlato italiarrak ere bazuen kopa irabazteko aukera, baina ez zuen parte hartu finalean. 2022ko Skyrunner Munduko Kopako sailkapen nagusia nesken postuak: 1.Lindsay Webster 465 puntu, 2. Oihana Azkorbebeitia 406 puntu.3. Maite Maiora 350 puntu. Azkorbebeitiaren esanetan:

"Lehia polita izan dut Webster kanadiarragaz, eta bera laugarren tokian eta ni bosgarrenean igaro gara Gorbeia tontorretik, tarte txikiagaz, baina hortik aurrera  geroago eta alde handiagoa atera dit eta ezinezkoa izan zait harrapatzea".[10]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana Azkorbebeitia 18 urte egin arte atletismoan ibili zen, Durangoko Bidezabal taldean. Ondoren mendi lasterketetan parte hartzen hasi zen eta hainbat sari lortu izan ditu urte hauetan zehar. Horrez gain, dantzaria izan da herriko Talde Batuak dantza taldean eta panderojolea Anbotoko Hauspoak trikitixa taldean. Gerediaga Elkarteko kidea da gaur egun, eta elkarte horretako batzordekidea izan zen 2009tik 2013ra arte. Euskal Herriko Artzain Txakurren elkarteko (EHATE) kide ere bada, eta epaile lanak egiten ditu Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketetan. 2018rako antolatutako Euskaraldian Abadiñoko hamaikakoan hartu zuen parte, Ahobizi lez. Seme bi ditu, Alluitz (2013) eta Ametz (2015).

2018ko Durangoko Azokan "Mendiaren altzoan" liburua argitaratu zuen. [11]

Zutabegile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalaria eta mendi lasterketan Euskal Herriko selekzioko hautatzailea izateaz gain, durangaldeko Anboto astekarian zutabegilea da.[12] Besteak beste zutabe hauexek idatzi ditu:

Oihana Azkorbebeitia
  • Piperpotoarekin ni ez! (2022.09.09)[13]
  • Irene (2022.07.01)[14]
  • Badator (2022.05.27)[15]
  • Taldearen babesa (2022.03.04)[16]
  • Euskal Selekzioaren etorkizuna kolokan (2021.12.23)[17]
  • Datorren urtean gehiago (2021.10.29)[18]
  • Sarri (2021.05.27)[19]
  • Mendiko lasterketak 2021ean (2021.02.16)[20]
  • Kirola mozalarekin? (2020.11.27)[21]
  • Maskara aire librean (2020.09.23)[22]
  • Munduko Kopa martxan (2021.07.02)[23]
  • Dortsalak agortuta (2020.02.07)[24]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana Azkorbebeitia Txapelduna Munduko Pirin Extreme lasterketan, Sandra Sevillano 2.a eta Maite Maiora 3.a, Bulgaria 2022.09.24
Oihana Azkorbebeitia Urizar (erdikoa) NK Skyrunning, Limone sul Garda (ITA), 2017
Leire Baraibar, Oihana Azkorbebeitia eta Oihane Perez,Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca) 2022-05-14
Oihana Azkorbebeitia Ubidestroi lasterketako txapelduna, Bizkaiko Ubidean 2022.09.10
  • 2007. Taga 2040 lasterketan (Sant Joan de les Abadesses, Girona). Txapelduna
  • 2007. Arno Trail Sprint Race mendiko igoeran (Mutriku). Txapelduna
  • 2008. Cursa de Pauls lasterketan (Tortosa). Txapelduna[25]
  • 2009. Peña Cancias lasterketan (Fiscal-Huesca). Txapelduna [26]
  • 2010. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2010. Aramotz mendi lasterketan (Euskadiko Kopa). Txapelduna
  • 2010. Hiru Haundiak proban. Txapelduna
  • 2012. Apuko igoeran. Txapelduna
  • 2012. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2012. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna
  • 2012. Orozkoko maratoi erdian (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2012. Hiru Haundiak proban. Txapelduna
  • 2014. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2014. Apuko Igoera Kilometro Bertikalean. Txapelduna
  • 2016. Araia-Aratz Kilometro Bertikalean Euskadiko Kopako txapelduna
  • 2016. Asto Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2016. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna
  • 2016. Azpeitiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Kobaz Koba Trail lasterketan 17 km. Txapelduna
  • 2017. Apuko Igoeran. Txapelduna
  • 2017. Aiako mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Zuzenien Bertikalean. Txapelduna
  • 2017. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Arrasate Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Kanpezu Ioar] lasterketan (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2017. T3T Tolosaldeko Hiru Tontorrak maratoian. Txapelduna
  • 2017. Skymarathon Buff Epic Trail maratoian (Munduko Kopa Sky). Txapelduna [27]
  • 2017. Axari Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2017. Anbotoko Kilometro Bertikalean (Euskal Herriko Txapelketa). Txapelduna
  • 2017. Azpeitiko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Errezilgo kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Zarauzko kros mistoan (Eneko Zarrabeitiarekin). Txapelduna
  • 2017. Belatxikietako Igoeran. Txapelduna
  • 2017. Bergarako mendiko San Silvestre lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Etxera Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Apuko Igoera. Txapelduna
  • 2018. Aiako mendi lasterketa. Txapelduna
  • 2018. Orioko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Sara Korrika Trail lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Trail de los Pastores de Portudera lasterketan. 26 km. Txapelduna
  • 2018. Berako mendi maratoi erdian. Txapelduna
  • 2018. Aloñako igoeran (Euskal Herriko txapelketa)Txapelduna
  • 2018. Izarraitzko mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Kanpezu Ioar lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Arredondoko Kilometro Bertikalean (Espainiako Txapelketa). Txapelduna [28]
  • 2018. Trikutrail lasterketan. Txapelduna [29]
  • 2018. Axaritrail mendi lasterketan. Txapelduna
  • 2018. Uharte-Arakilgo Kilometro bertikalean Euskal Herriko Txapelduna
  • 2018. Anbotoko Kilometro bertikalean Txapelduna Errekorra 45,59ko denbora [30]
  • 2018. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro [31]
  • 2019. Etxera Trail mendi lasterketan Txapelduna Gernikan. [32]
  • 2019. Zaldei bidea lasterketan Txapelduna Zestoan. 26 km. (2.30.54).[33]
  • 2019. Apuko Igoera. Txapelduna [34]
  • 2019. Bediako Kolaziño Eguneko mendiko lasterketan Txapelduna. 24km. [35]
  • 2019. Arrasate Udalatx mendi lasterketan. Txapelduna.(bi minututan hobetu du ezarrita zegoen marka) [36]
  • 2019. Aloñako igoeran Txapelduna (22.6 kilometroak 2.27.47ko denboran) [37]
  • 2019. Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean Txapelduna [38]
  • 2019. Lemoatx Trail mendi lasterketan Txapelduna Lemoan, 24 kilometro [39]
  • 2019. Bergara jokatu den mendiko San Silbestre lasterketako VI. edizioan Txapelduna [40]
  • 2020. Urtarrilean Etxera Trail mendi lasterketa Gernikan. Emakumezkoetan Txapelduna [41]
  • 2020. Otsailean Apuko Igoera mendi lasterketan Txapelduna [42]
  • 2022an Txapelduna Boiko Epic Trail Vall Barruera herrian, Vall de Boí (Pirinio katalana) delakoan, eta lehen garaipena lortu zuen Skyrunner World Series-en zirkuituan.
  • 2022ko irailaren 3an Txapelduna Trail Valle de Tena 4K mendi maratoian, Panticosa herrian (Huesca).
  • 2022ko irailaren 10ean Txapelduna lehen aldiz antolatu zen Ubidestroi mendi lasterketa Bizkaiko Ubide herrian
  • 2022ko irailaren 22an Txapelduna Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Banskon (Bulgaria)[9]
  • 2022ko Skyrunner Munduko Kopan Txapeldunordea[10]

Aipatutako 1. postuaz gain, beste hainbat lasterketatan ere ondorengoak lortu ditu:

Urtea Txapelketa Sailkapena
2006 Espainiako Kopa 5.a
2006 Espainiako Txapelketa. Marina Alta 8.a
2007 Espainiako Kopa 4.a
2008 Espainiako Kopa 3.a
2008 Boca del Infierno lasterketa. (Oza-Aragoi) 3.a
2008 Sentiero delle Grigne. Italia/Munduko Kopa 8.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2009 Vitoria/Gasteiz mendi maratoia 2.a
2009 Arratzu-Urdaibai lasterketa 3.a
2009 Espainiako Txapelketa (Fondeguilla) 4.a
2009 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a
2009 Skyrace Grandvalira lasterketa (Munduko Kopa) 5.a
2009 Giir di Mont lasterketa (Italia, Munduko Kopa) 7.a
2009 Puyada a Oturia lasterketa (Trail Munduko Kopa) 7.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2010 Berako mendi maratoi erdia 3.a
2010 Arratzu Urdaibai lasterketa (Euskal Herriko Txapelketa) 3.a
2010 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a
2010 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 3.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2011 Apuko Igoera 2.a
2011 Sara Korrika Trail lasterketa 2.a
2011 Arratzu Urdaibai lasterketa 5.a
2011 Arles Tech Kilometro Bertikala (Munduko Kopa) 8.a
2011 Valmalenco-Valpochiavo lasterketa (Europako Txapelketa) 13.a
2011 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia. (Munduko Kopa) 12.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2012 Zuzenien Bertikala 3.a
2012 Urnietako mendi lasterketa 2.a
2012 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa) 5.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2014 Apuko Igoera 3.a
2014 Zuzenien Bertikala 2.a
2014 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 16.a
2014 Camille Extreme lasterketa (Espainiako Txapelketa) 14.a
2014 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2016 La Rhune Kilometro Bertikala 4.a
2016 Zegama-Aizkorri maratoia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2016 Zuzenien Bertikala 4.a
2016 Skyrune lasterketa (Euskadiko Kopa) 13.a
2016 Gorbeia Suzien lasterketa 7.a
2016 Anbotoko Kilometro Bertikala 2.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2017 Aloñako igoeran 2.a
2017 Erlaitz Aiako Harria mendi lasterketa 2.a
2017 Zegama-Aizkorri maratoian 4.47.38 (Munduko Kopa Sky) 4.a
2017 Dolomites Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2017 Skyrace Comapedrosa lasterketa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 6.a
2017 Ring of Steall Skyrace lasterketa. Eskozia. (Munduko Kopa Sky) 3.a
2017 Gorbeia Suzien lasterketa (Europako Txapelketa Sky) 4.a
2017 Limone Extreme Skyrace lasterketa. Italia (Munduko Kopa Sky) 10.a
2017 Munduko Kopako sailkapen nagusia Sky 5.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2018 Zegama-Aizkorri maratoia 4.57.59 (Munduko Kopa Sky) 6.a
2018 Livigno Skymarathon lasterketa. Italia (munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Buff Epic Trail maratoia (Munduko Kopa Sky) 2.a
2018 Dolomyths Run. Italia (Munduko Kopa Sky) 7.a
2018 Skyrace Comapedrosa. Andorra (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Skyrace Kinlochleven. Eskozia (Munduko Kopa Sky) 9.a
2018 Hiru Handiak lasterketa.Gorbea, Anboto, Aizkorri (101 km) 2.a

[43] [44]


Urtea Txapelketa Sailkapena
2019 Aiako VIII. mendi lasterketa 2.a [45]
2019 Skyrace des Matheysins lasterketa, Frantziako Alpeetan 4.a [46]
2019 Mendi lasterketen munduko kopa Japonian 8.a [47]
2019 Mendi lasterketen Munduko Kopako seigarren proba Italiako Livigno herrian 4.a [48]
2019 Mont-Blanc-marathon-mendi-lasterketan 9.a [49]
2019 Royal-sky-marathon-gran-paraiso-lasterketan. Italiako Ceresole Realen 3.a [50]
2019 Munduko kopako Bei K3 kilometro bertikalean Italiako Susan 2.a [51]
2019 Bertikalen Munduko koparako puntuagarria Norvegiako Blamann herrian 3.a
2019 Matterhorn Ultraks "Extreme" mendi lasterketa Suitzako Zermatt herrian 10.a [52]
2019 Europako txapelketa Alpeetako Domodossola herrian 10.a [53]
2019 Zacup Skyrace mendi lasterketa Italiako Lombardi eskualdeko Pasturo herrian 8.a [54]
2019 Golden Trail Series sailkapenerako azken mendi lasterketa Eskoziako, Kinlochleven herrian 9.a [55]
2019 Alp du Grand Serren Frantziako Alpeetan 7.a
2019 Munduko Kopako finalean, Italian. 7.a


Urtea Txapelketa Sailkapena
2021 Zaldibiako mendi lasterketan 2.a [56]
2021 Kaiserkrone Skyrace mendi lasterketan, Austrian 2.a [57]
2021 Comapedrosako mendi lasterketan, Andorran 5.a[3]
Urtea Txapelketa Sailkapena
2022 Zegama Aizkorri mendi maratoian 22.a
2022 Boiko Epic Trail Vall-en 1.a

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko otsailean, Euskal Mendi Federazioak 2018an nabarmendutako kirolariak saritzeko galan, mendiko lasterketen saria jaso zuen.[58]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Oihana Azkorbebeitiak hirugarren amaitu du Kilometro Bertikalen Munduko Kopan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Oihana Azkorbebeitia zazpigarren mendiko lasterketen Munduko Kopako finalean, Italian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. a b https://anboto.org/durangaldea/1627222104335-oihana-azkorbebeitia-bosgarren-eta-aitor-ajuria-hogeigarren-skayrace-comapedrosa-mendi-lasterketan-andorran
  4. 2022ko Zegama Aizkorri klasifikazioa. .
  5. Zegama Aizkorri 2022 | Oihana Azkorbebeitia - Objetivo 5 horas e ir remontando posiciones. (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  6. (Gaztelaniaz) Redacción. (2022-07-02). «Raúl Ortiz y Oihana Azkorbebeitia ganan la Epic Trail Vall de Boí» Turiski, Noticias de Deportes de Montaña y Outdoor (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
  7. «Oihana Azkorbebeitia lehenengo eta Larraitz Aragon bigarren Tena Bailarako mendi maratoian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  8. «Oihana Azkorbebeitia txapeldun eta Andikona Albizuri hirugarren Ubidestroi mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  9. a b «Oihana Azkorbebeitia nagusi Munduko Kopako Pirin Extreme lasterketan, Bulgarian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  10. a b c «Oihana Azkorbebeitiak bigarren amaitu du Skyrunner Munduko Kopan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  11. «Oihana Azkorbebeitiak 'Mendiaren altzoan' liburua kaleratuko du Durangoko Azokarako - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  12. «Oihana Azkorbebeitia Urizar - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-18).
  13. «Piperpotoarekin ni ez! -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  14. «Irene -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  15. «Badator -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  16. «Taldearen babesa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  17. «Euskal Selekzioaren etorkizuna kolokan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  18. «Datorren urtean gehiago -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  19. «Sarri -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  20. «Mendiko lasterketak 2021ean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  21. «Kirola mozalarekin? -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  22. «Maskara aire librean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  23. «Munduko Kopa martxan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  24. «Dortsalak agortuta -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  25. Monrasin. (2008-05-18). «CORRIENDO POR LA SIERRA: CURSA DE PAULS» CORRIENDO POR LA SIERRA (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  26. (Gaztelaniaz) RadioHuesca. «El Habib Bouali y Oihana Azkorbebetia ganadores de la Carrera Peña Canciás» Radio Huesca (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  27. http://www.carreraspormontana.com/noticias/azkorbebeitia-y-raul-garcia-lideres-en-la-copa
  28. «Oihana Azkorbebeitiak kilometro bertikalen Espainiako Txapelketa irabazi du - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  29. (Gaztelaniaz) «Oihana Azkorbebeitia y Aitor Mimenza ganan las carreras de Etxarri Aranatz y Zumaia» durangon.com 2018-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  30. «Oihana Azkorbebeitiak txikitu egin du Anbotoko Kilometro Bertikaleko errekorra - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  31. «Garazi Sampedro eta Oihana Azkorbebeitia Lemoatx Trail mendi lasterketan nagusitu dira - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  32. «Azkorbebeitiak, Sampedrok eta Salaberriak podiuma egin dute Etxera Trail mendi lasterketan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  33. «Oihana Azkorbebeitiak Kobaz Koba mendi lasterketa irabazi du Zestoan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  34. «Oihana Azkorbebeitiak Apuko igoera irabazi eta iaz berak ezarritako marka hobetu du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  35. «Oihana Azkorbebeitiak Kolazino Eguneko mendi lasterketa irabazi du Bedian - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  36. «Azkorbebeitiak errekorra hautsi du Arrasate-Udalatx mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  37. «Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du Aloñako Igoeran - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  38. «Oihana Azkorbebeitia garaile Japoniako Mt. Awa kilometro bertikalean - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  39. «Oihana Azkorbebeitia eta Oier Ariznabarreta nagusi Lemoatx trail mendi lasterketetan - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  40. «Oihana Azkorbebeitia nagusi Bergarako San Silbestre Trail mendi lasterketan - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  41. «Oihana Azkorbebeitiak Etxera Trail mendi lasterketa irabazi du - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  42. «Oihana Azkorbebeitia Apuko Igoera mendi lasterketan nagusitu da - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  43. https://anboto.org/abadino/1537021207879-oihana-azkorbebeitia-munduko-hamar-onenen-artean
  44. https://anboto.org/abadino/1540038106181-oihana-azkorbebeitiak-bigarren-tokian-amaitu-du-hiru-haundiak-lasterketa
  45. https://karkara.eus/aia/1551015800037-mendi-lasterketa
  46. https://anboto.org/abadino/1558283088121-oihana-azkorbebeitia-laugarren-sailkatu-da-skyrace-des-matheysins-lasterketan-frantziako-alpeetan
  47. https://anboto.org/abadino/1555848041471-oihana-azkorbebeitia-zortzi-bederatzi-eta-hamargarren-eginda-oso-pozik-gaude
  48. https://anboto.org/abadino/1560678176782-italiako-lasterketa-laugarren-amaitu-eta-munduko-kopako-sailkapenean-gora-egin-du-azkorbebeitiak
  49. https://anboto.org/abadino/1561915861607-bideoa-oihana-azkorbebeitia-bederatzigarren-sailkatu-da-mont-blanc-marathon-mendi-lasterketan
  50. https://anboto.org/abadino/1563727179317-bideoa-oihana-azkorbebeitia-hirugarren-sailkatu-da-royal-sky-marathon-gran-paraiso-lasterketan
  51. https://anboto.org/abadino/1564236896209-oihana-azkorbebeitia-bigarren-sailkatu-da-bei-k3-kilometro-bertikalean-italian
  52. https://anboto.org/abadino/1566573218144-oihana-azkorbebeitia-hamargarren-matterhorn-ultraks-extreme-mendi-lasterketan
  53. https://anboto.org/abadino/1567856961158-bideoa-oihana-azkorbebeitia-hamargarren-europako-txapelketan
  54. https://anboto.org/abadino/1568555564514-bideoa-oihana-azkorbebeitia-zortzigarren-zacup-skyrace-mendi-lasterketan-italian
  55. https://anboto.org/abadino/1569084976294-oihana-azkorbebeitia-bederatzigarren-ring-steall-skyrace-mendi-lasterketan-eskozian
  56. https://anboto.org/abadino/1624120514672-oihana-azkorbebeitia-bigarren-eta-gartzen-elejabarrieta-hirugarren-zaldibiako-mendi-lasterketan
  57. https://anboto.org/abadino/1624721328321-oihana-azkorbebeitia-bigarren-kaiserkrone-skyrace-mendi-lasterketan-austrian
  58. https://anboto.org/durangaldea/1550312737087-euskal-mendi-federazioak-aitor-ajuria-eta-oihana-azkorbebeitia-saritu-zituen-atzo-elorrion

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]