Malo kingi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malo kingi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaCnidaria
KlaseaCubozoa
OrdenaCubomedusae
FamiliaCarukiidae
GeneroaMalo
Espeziea Malo kingi
Gershwin, 2007

Malo kingi edo Errege-hiltzailea Irukandji marmoka moduko bat da. 2007an deskribatu zen lehen aldiz zientzian, eta Malo generoko lau espezieetako bat da.[1] Munduko pozoi indartsuenetako bat du nahiz eta bere tamaina giza erpuruaren azkazala baino handiagoa ez izan. Irukandji marmoka batek bezala, min handia, gorakoak eta presio arterialaren igoera azkarra ezaugarri dituen Irukandji sindromea eragin dezake.

Izena Robert King Estatu Batuetako turista batengandik datorkio, Port Douglas (Queensland) parean igeri egiten ari zenean bere ziztadaren ondorioz hil zena.[2]

Habitat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko Malo kingi marmokak Queenslanden daude, Australian. Oso kopuru txikia dago urtean zehar, udaren amaieran eta neguaren hasieran.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, beren garroak inguratzen dituzten haloen antzeko eraztunak dituzte. Kanpai forma dute, purpura argi koloreko nematozistoen garatxoekin. Kanpaia gardena eta koloregabea da, eta 31 milimetroko altuera du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malo kingiak txikiak eta zuhurrak dira, baina oso pozoitsuak. Hori dela eta, biktima potentzialentzat zaila da ukitu baino lehen haiek ikustea. Robert Kingen heriotzak frogatzen du haren pozoia hilgarria dela. Ezagutzen diren beste kasuetan biktimaren heriotza ez da eman. Erasoak pairatu dituzten pertsonentzat emaitza ezberdinak izan direnez, zientzialariek uste dute M. kingi heldu egiten den ahala, bere pozoia indartsuago bihurtzen dela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gershwin, L. (2007). "Malo kingi: A new species of Irukandji jellyfish (Cnidaria: Cubozoa: Carybdeida), possibly lethal to humans, from Queensland, Australia". Zootaxa 1659 55-68.[1]
  2. https://web.archive.org/web/20130529124620/http://www.cairns.com.au/article/2008/02/26/1781_local-news.html
  3. Tibballs, James; Li, Ran; Tibballs, Heath A.; Gershwin, Lisa-Ann; Winkel, Ken D. (May 2012). «Australian carybdeid jellyfish causing "Irukandji syndrome"». Toxicon 59 (6): 617-625. PMID 22361384. doi:10.1016/j.toxicon.2012.01.006.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]