Manolo Legina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manolo Legina
Manolo Legina.jpg
Bizitza
Jaiotza Begoña1925
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 2020ko azaroaren 16a (94/95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikaria

Manolo Legina (Begoña, Bilbo, 1925 - 2020ko azaroaren 16a) bizkaitar musikaria izan zen. Trikitilaria zen, Begoñako inguruetan, Karrantzan eta Ipar Euskal Herrian hainbat eta hainbat erromeria alaitu zituena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbolantxa auzoko Atxetas baserrian jaio zen, 2017an oraindik ere Bilboko baserri gune bakarrenetarikoa den lekuan, baita tokiko euskara gorde den txokoetako batean.[1]

Ia eskolara joan barik (sei hilabetez egon zen, osta-osta irakurtzen eta idazten ikasteko), gazte gaztea zela 16 edo 17 urterekin "belarriz" ikasi zuen trikitixa jotzen. Etxeko lau anaiak musikari bilakatu ziren. Artxandako Gillermin pandero-jolearekin eta hainbatetan Txilibrin eta Leon Bilbao albokariekin edota Maurizia Aldeiturriaga abeslari ospetsuarekin ere aritu izan da. Espainiako telebistan jo zuen behin batean Txilibrin, Artxanda eta Boni txistulariarekin.[2]

Bilbo inguruko zahar etxeetara musika eta bestelako ikuskizunak eramaten dituen Caravana de la Alegria taldearen hastapenetan egon zen, 1952. urtean, eta, 2017an, 92 urterekin oraindik ere hantxe ibili zen, trikitia jotzen ez baina bai panderoa eta kanaberak jotzen.

Manolo Legina, Artxanda pandero-jolea eta Juan Carlos Roel 'Tarrañuelas' Begoñan (1980ko hamarraldian, Arg.:Vicente Martin)

Bilboko jatorrizko euskaraz hitz egiten zuen hiztun apurretako bat zen 2017an. Hizkuntzalari batzuk ibili izan ziren auzoz auzo hizkera hori aztertu nahian, Iñaki Gaminde esaterako, eta Manolo Legina izan zen elkarrizketatuetako bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garmendia, Lander Muñagorri. ««Orain, tabernetan ez da kantatzen»» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-03-12.
  2. «“Lehen arbolantxan dena zen euskaraz, hika hitz egiten genuen”» Argia . Noiz kontsultatua: 2017-03-12.