Boni Fernandez
Boni Fernandez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1924ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Bilbo, 2009ko urriaren 31 (85 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta txistularia |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Musika instrumentua | Txistua |
Bonifazio Boni Fernandez Ortiz (1924ko urtarrilaren 2a, Bilbo, Bizkaia - 2009ko urriaren 31, Bilbo, Bizkaia[1]) euskal txistulari bat izan zen.
Lanbidez jostuna zen, txistua bere kaxaz ikasi zuelarik, Aita Hilario Olazaranen txistu ikastaro edo metodoari esker.
Hamarkada askotan zehar Bilboko Txistulari Banda eta Bilboko Txistulari Akademiaren zuzendaria izan zen. Atzerrian Etorki eta Gaztedi taldeekin batera txistu emanaldiak eskeini zituen, bai eta Olaeta balleta eta Ondarreta Abesbatzarekin batera ere.[1]
Behin 1989an erretiroa hartuta, urte hartako Bilboko Inauterietako Zaranbola eta pregoilari izendatu zuten. 1999an Ohorezko Txikitoa eman zitzaion.