Manosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manosfera feminismoaren aurka maskulinitatearen eta misoginiaren aldarri egiten duten webgune, blog eta Interneteko foroen multzoa da. Manosfera osatzen duten komunitateen artean, gizonen eskubideen aldeko aktibistak, incelak (nahi gabeko zelibeak), euren bidetik doazen gizonak (ingelesez: Men Going Their Own Way edo MGTOW), neskatan egitearen artistak (ingelesez: pick-up artists edo PUA) eta aiten eskubideen aldeko taldeak daude.

Manosferak eskuin muturreko eta eskuin alternatiboko komunitateekin egiten du bat sarri. Ziberjazarpenarekin ere lotu izan da eta gainera, gizonak sinesmen misoginoetan erradikalizatzearekin eta emakumeen aurkako indarkeria gorestearekin lotura izan du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]