Antifeminismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errotiko feministen logoa

Anti-feminismoa herrialde garatuetan emakumeen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkaritza da; eskubide-berdintasun jada lorte dela usten baita. Antifeminismoak matxismoaren kontra dago, baina; feminismoa ez bezala, misoginiaren aurka ere dago; eta, orduan, feminismoaren kontra ere; guzti hauek mugimendu zapaltzaileak direla uste du.

Antifeminismoak gaur egungo feminismoa baztertzailea dela adierazten du; berdintasuna jada lortu dela eta mugimendu zaharkitua dela dio. Asko handizkatzen duela emakumearen aurkako ezberdintasun txikitxoak eta gizonaren aurkakoekin ez ikusiarena egiten duela uste du; hala nola buru hiltze desberditasun handia edo lana egiten gertatzen diren heriotza ezberdintasun handia.

Feminismoa gizonen eta emakumeen aurreiritzi handia ematen duela uste du; lehenak bortxatxaile basatiak direla eta bigarrenak lehenenak pairatzen dituzten baketzaileak; hau da; misandria xaxatzen dute.[1]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michael Flood soziologoaren hitzetan, antifeminismoak gutxienez feminismoaren hiru oinarri orokorren bat ukatzen du:

  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko akordio sozialak (rolak) ez direla ez naturalak ez jainkozkoak.
  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko akordio sozialak alde batera uzten dituztela emakumeak.
  • Akordio horiek bidezkoak eta berdintasunezkoak izatera bihurtzeko ekintza kolektiboak gauzatu beharko liratekela.[2]

Michael Kimmel, antifeminismoa "emakumeen berdintasunaren aurkako mugimendua" bezala definitzen du. Antifeminismoak "emakumeen sarrera eremu publikoan, esparru pribatuaren berrantolaketa, emakumeek beren gorputzaz kontrolatzen dutela eta emakumeek orokorrean duten eskubideen aurka daude" dio.[3]

Bi kanadiar soziologok, Melissa Blaisek eta Francis Dupuis-Déri-ek, pentsamendu anti-feminista maskulinismoaren muturreko bertsioaren forma hartu dutenez, "ikerketa gutxi egin da antifeminismoan, bai soziologiaren ikuspuntutik mugimendu sozialak edo emakumezkoen azterketak ere ", ideia antifeministaren sorta osoa osatzen duten ulermena osatu gabe dagoela adierazten du. [4]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideia-aniztasuna ikusiz, bi motatan sailka daiteke antifeminismoa:

Feminismoaren kontrakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joera hau feminismoak androginiari bihotz ematen diola uste du; eta aurreikuspen okerra ematen dutela. Joera hau; hiztegiaren arabera, feminismoa da. Orduan, zehaztu behar da joera hau feminista dela, baina mugimenduaren ordezkaritza ez diola ondo ordezkatzen; eta hartatik baztertzen da.[5]

Joera honek ez du uste mikromatxismoetan; hauek atsegintasuna direla uste ohi du; eta emakumeentzako defentsei uko egiten dio, emakumeek biktimak ez direla uste baitu. Feminismoak gizonei errugabetasun-presuntzioa kentzen diela uste dute, alegia, frogarik gabe akusatzen dela.[6]

Gainera, feminismoaren bizitza-ikuspuntuari uko egiten diote. Adibidez, emakume bat borondatez etxean geratzen bada, feminismoak matxista, zaharkituta eta zapalketaren lagun deituko lioke; antifeminismoak, ordez, askea dela esango luke. Hau da; feminismoak gizona etxean geratu eta emakumealan egitea nahi du; antifeminismoak, aldiz, biek nahi dutena egin dezaketela uste du.[7]

Maskulinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maskulinismoa joera tradizionallista bat da; hau da, genero-rola mantendu nahi du [8]

Hala ere, feminismoaren kontrako joera antifeministak matxismoa izatea leporatzen dio.

Espainiar alderdi politikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerreko alderdiek feminismoaren defentsa gogorra egiten dute, halere, eskuinekoak ez daukate hain garbi, alegia, antifeminismo pixka bat:[9]

Herritarrak - Herritarron Alderdiak feminismoa defendatzen du, baina ez feminismoa ordezkatzen duten printzipio komunistak; hau da, haiek feminista liberalak direla diote. Martxoaren 8etako grebekin ez zeuden bat, baina emakumeen esku hartzeko eskubidea defendatu zuten.[10]

Alderdi Popularrari gaur egungo feminismoa ezkertia izatea ez zaio gustatzen. Ez dituzte martxoaren 8ko grebei baietza eman "feminismoa monopolizatu eta emakumeak zatitzen dutelako haien manifestu politizatuarekin".[11]

Vox hiruetatik feminismoa gehien erasotzen duena da: ez ditu ez genero bortxakeriaren kontrako legea ez abortua ez berdintasun-kuotak defendatzen. Ezker iraultzaileak dirua eta ezegonkortasun zibila lortzeko sortuak direla dio, eta ez dutela berdintasuna zabaltzen[12]. Misandria goraipatzen dutela uste du. Vox-eko emakumeek emakumeak direla urteko 364 egunetan diote, guztiak martxoaren 8a izan ezik. Egun feminista eta ideologikoa dela uste dute.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «How The Women's Movement Taught Women to Hate Men» www.fathersforlife.org . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  2. (Ingelesez) Flood, Michael; Gardiner, Judith Kegan; Pease, Bob; Pringle, Keith (2007-08-07) International Encyclopedia of Men and Masculinities Routledge ISBN 9781134317073 . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  3. (Ingelesez) Kimmel, Professor Department of Sociology Michael S.; Aronson, Amy B. (2004) Men and Masculinities: A-J ABC-CLIO ISBN 9781576077740 . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  4. www.tandfonline.com doi:10.1080/14742837.2012.640532ç . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  5. (Ingelesez) News () Not all feminists: How modern feminism has become complicated, messy and sometimes alienating | National Post . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  6. (Ingelesez) «Stop Fem-Splaining: What #womenagainstfeminism Get Right:» Time . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  7. (Ingelesez) «#WomenAgainstFeminism goes viral as people explain why they don't need feminism anymore» www.news.com.au . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  8. www.tandfonline.com doi:10.1080/14742837.2012.640532 . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.
  9. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Fernando (2019-03-07) «Huelga feminista 8 de marzo» Cadena SER . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  10. (Gaztelaniaz) 20Minutos (2019-03-08) «Rivera defiende el feminismo liberal por el 8 de marzo: "En materia de igualdad no hay que dar pasos a izquierda o derecha"» 20minutos.es - Últimas Noticias . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  11. (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia (2019-03-07) «El PP no irá a la manifestación del 8-M por que considera que la monopoliza “la extrema izquierda”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  12. (Gaztelaniaz) «"No necesito cuotas que garanticen mi trabajo, ya me lo gano yo" y otras polémicas palabras de Rocío Monasterio (Vox) contra el feminismo» LaSexta 2019-03-06 . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.
  13. (Gaztelaniaz) «Monasterio (Vox): "Celebramos ser mujeres 364 días al año, todos menos el 8 de marzo"» El Español 2019-03-05 . Noiz kontsultatua: 2019-03-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]