Manuel Maria Gortazar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Maria Gortazar
Manuel María de Gortázar Munibe.JPG
Escudo heráldico de Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1860 - 1861
Escudo del Senado de España.svg
Erresumako senataria

Bizitza
Jaiotza Bilbo1824ko uztailaren  13a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bedia1896ko urriaren  12a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta enpresaburua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Sociedad Bilbaina

Manuel Maria Gortazar Munibe (Bilbo, Bizkaia, 1824ko uztailaren 13a - Bedia, Bizkaia, 1896ko urriaren 12a) bizkaitar politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberala eta foruzalea zen. Bizkaiko foru ahalduna izan zen 1872tik 1875ra, eta ahaldun nagusi Bigarren Karlistaldiaren amaieran. Alfontso XII.aren kontra azaldu zen, Espainiako erregeak Somorrostron euskal foruen aurka hitz egin ondoren, eta laguntza eman zion euskal diputazioek Madrilgo Gorteetan foruen deuseztatzearen aurka jaso zuten azalpen-erreguari. Bilboko 1874ko setioari buruzko Egunoroko liburu bat eman zuen argitara. Bizkaiko liberal foruzaleen arteko politikari garrantzitsuenetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]