Javier Gortazar Manso de Belasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Gortazar Manso de Belasko
Bizitza
Izen osoaJavier Gortázar y Manso de Velasco
JaiotzaBilbo1878ko abenduaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1977ko urtarrilaren 14a (98 urte)
Familia
AitaManuel Maria Gortazar
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Javier Gortazar Manso de Belasko (Bilbo, Bizkaia, 1878ko abenduaren 2a - ib., 1977ko urtarrilaren 14a) politikaria izan zen, jeltzalea, Manuel Maria Gortazarren semea. Industria gizona eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea zen, eta Euzkadi egunkaria sortu zuen 1913an, Jose Maria Goia eta Luis Arroyorekin batera. Bilboko Juventud Vasca elkarte nazionalista sortu eta haren zuzendari izan zen (1912-1916). Eusko Ikaskuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen 1918an, eta Excelsior eta La Tarde egunkarien sorreran parte hartu zuen. 1936ko gerraren ondorioz, Lapurdira joan eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen Baionan, 1940-1959 bitarteko urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]