Edukira joan

Manzikerteko gudua

Koordenatuak: 39°08′41″N 42°32′21″E / 39.144722222222°N 42.539166666667°E / 39.144722222222; 42.539166666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Manzikerteko gudua
Bizantziar-Seljuktar Gerrak
XV. mendeko frantziar miniatura
Data1071ko abuztuaren 26a
LekuaManzikert, Bizantziar Armenia (egungo Malazgirt, Turkia)
Koordenatuak39°08′41″N 42°32′21″E / 39.144722222222°N 42.539166666667°E / 39.144722222222; 42.539166666667
EmaitzaSeljuktarren garaipena
Gudulariak
Bizantziar Inperioa
Mertzenario franko, ingeles, normandiar, georgiar, armeniar, bulgariar, turkiar petxenego eta kumanoak
Seljuktar Inperioa
Mertzenario turkiar petxenego eta kumanoak
Buruzagiak
Erroman IV.a Diogenes  (GP)
Nikeforos Brienios
Teodoro Alyates
Andronikos Doukas
Alp Arslan
Afshin
Artuk
Suleiman Shah
Indarra
~40.000 – 70.000[1] ~20.000[2] – 30.000
Galerak
~2.000 – 8.000[2] hildako
~4.000 preso
Ezezagunak

Manzikerteko gudua (persieraz/turkieraz: ملازگرد, Malazgirt Meydan Savaşı; armenieraz: Մանազկերտի Ճակատամարտը, Manazkerti Jakatamartu) 1071. urteko abuztuaren 26an izan zen, Bizantziar Inperioko tropek eta seljuktar turkoen tropek elkarren kontra jardun zuten Manzikert inguruan (gaurko Turkiako Muş probintziako Malazgirt). Alp Arslanen esanetara zeuden turkoak izan ziren garaile, eta Erroman IV.a Diogenes agintaria (basileus-a) bahitu egin zuten.

Handik aurrera, Bizantziar Inperioaren etengabeko gainbehera etorri zen. Bestalde, turkoak Anatolian sartzeko eta indarra hartzen joateko bidea ere izan zen.

Erroman IV.a Diogenes bahituta egon zen denboran bere kargutik kendu egin zuten, eta Mikel VII.a Dukas jarrita zegoen basileus. Gainera, Erroman IV.ari zigor fisiko gogorrak ezarrita eta babesik gabe utzita, hark turkoei agindutakoak ez betetzea erabaki zuen enperadore berriak. Horrenbestez, seljuktarrak ere hitzarmenetatik aske zeudelakoan, 1073. urtean Anatolian sartzen hasi ziren, eta oztoporik ere gutxi aurkitu zuten. Izan ere, bizantziarrek kostaldeko lurraldeak bakarrik gorde ahal izan zituzten. Horregatik bizantziar kronikariek Manzikerteko guduari egun ikaragarri hura esan izan zioten aurrerantzean.

Siria eta Egiptoren galerekin bi eremuk osatzen zuten bizantziar inperioa VII mendetik, batez ere: Balkanak eta Anatolia (edo Asia Txikia). Azken hau inperioaren aletegi nagusia zen eta baita bizantziar armadaren errekrutatze eremurik handiena ere. Basilio II.aren garaietan bi eskualdeen jabetza finkatu zen. Izan ere, ekialdeko muga bat ezarri zen islamaren munduarekin Antiokiatik Armeniaraino zihoana. Defentsa hori lurralde haietako gizon libreengan zeutzan.

Mazedoniar leinuaren amaierako krisiak bi alderen borroka ekarri zuen: militarrena eta funtzionario zibilena. Funtzionarioen garaipenak soldadu kopuruaren murriztea eta ekialdeko mugaren defentsaren zati handi baten eraistea eragin zituen. Hori zela eta, seljuktar turkoen erasoaldietarako irekita geratu zen muga eta Alp Arslan buru zutela Armenia menderatu zuten.  

Erroman IV.a Diogenes, militarra bera, tronura igotzeak 70.000 soldaduko armada eratzea ekarri zuen, turkoen mesedetan galdutako lurraldeak berreskuratzeko asmoz.

1071n Roberto Guiscard normandiarrak Bari hiria konkistatu zuen. Hiri hura Italiako hegoaldean zegoen

azken gotorleku bizantziarra zen. Beraz, Erroman IV.a enperadorea Italiari galdutzat iritzi zion eta turkoei aurre egiteaz konformatu zen. Ekialderantz abiatu zen 60.000 soldaduko armadarekin, zalditeria astuna barne, hau da, katafraktoak. Haiez gain, infanteriako talde asko, horien erdiak baino ez zirenak bizantziarrak, gainerakoak mertzenarioak eta turkoak zirelarik.

Seljuktar armada, batez ere, zaldun arinek osatzen zuten; haiek ez ziren bizantziar zaldun astunen eraso baten aurka eusteko gai, baina trebeagoak ziren eta, beraz, hobeto egiten zituzten mugimenduak.

Alp Arslan 1071ko abuztuaren 25ean heldu zen Manzikertera. Etsaiak begiztatu orduko, Erroman IV.ak zaldunei turkoei oldartzeko agindu zien, horrela, bizantziar estrategiaren oinarriko arau bat apurtu zuen: izan ere, inoiz ez zen bidali behar zaldun astunak zaldun arinen jazartzera, ibai edo beste oztopo batek ez bazien traba egiten, behintzat. Jazarpen haiek zaldiak ahitzen zituzten eta kontraerasoen aurka ahul bilakatzen zituzten. Eta halaxe gertatu zen: turkiarrek zuhur jokatu zuten; alde egin zuten bizantziarrek harrapa ez zitzaten eta urrutitik geziez eraso zieten. Enperadoreak haren tropak lur jota zebiltzala ikusi zuenean atzera egiteko agindua eman zuen. Bizantziarrak kanpamentu bat ezartzen saiatzen ari zirela ilundu zuen eta turkiarrek matxarda mugimendu handi batean alde guztietatik eraso egin zieten. Borroka hartan, Erromanek abangoardia gidatzen zuen bitartean, mertzenario normandiarrek parte ez hartzeko erabaki zuten. Aldi berean, atzealdean, Androniko Dukas hanka egin zuen bere basileus bakarrik utzita eta Bizantziora itzuli zen haren interes politikoen alde egitera. 

Hasieran, Manzikerteko borrokaren emaitzak ez ziren hain larriak izan. Garaitutako enperadorea Alp Arslan sultanarekin bahisari bat, urteko zerga bat eta leku batzuen ematea adostu zuen; horren truke, sultanak askatu zuen. 

Hala ere, etxera itzuli zenean Erroman IV.a kargutik kendu zutela konturatu zen. Dukastarrek atxilotu, itsutu, torturatu eta abandonatu zuten. Mikel VII.ak, basileus berria, ez zuen kargutik kendutako enperadorearen akordioak bete nahi izan, beraz, seljuktarrek haien burua asketzat hartu zuten.  

1073z geroztik seljuktarrak Anatoliara sartzen hasi ziren, inork aurre egin barik. Urte gutxitan Rüm sultanerri berria eratu zuten, hau da, Erromakoa (Bizantzio), penintsulako erdi-erdian. Bizantziarrek itsasertzaren zati bati baino ezin izan zioten eutsi. Bizantziar inperioak erein zitekeen haren lurraren eta biztanleen erdiak galdu zituen. Hori horrela, muga berria defenda ezina zen eta, horregatik, kronikariek aurrerantzean Manzikerteko guduari “egun beldurgarri hura” esango zioten.

Horrela, mendeetan potentzia militar handia izan zen inperio bizantziarra defentsiban jarri zen. Hala ere, oraindik indar garrantzitsua izaten jarraitu zuen, harik eta Miriocefalo borroka gertatu arte, mende bat geroago. Bizantziarrek Islamaren bulkadari ezin ziotenez eutsi, Alexio Komneno enperadoreak Urbano II.a aita santuari laguntza eskaera egin zion mertzenarioak bidaltzeko. Aita Sanduak, beraz, 1095ean  Lehenengo Gurutzadarako deia egin zuen galdutako lurraldeak berreskuratzeko. 

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Norwich 1991, p. 238.
  2. a b Markham, Paul. Battle of Manzikert: Military Disaster or Political Failure?. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]