Katafrakto
Katafraktoa, zalditeria unitate bat zen, non, zaldunak zein zaldiak armajantzia zeramaten. Hauen talka boterea eta garaitezintasuna oso garrantzitsua zen, baina, aldi berean, akats nabarmenak zituen: zalduna eta zaldia laster nekatzen ziren, beste zalditeria batzuk baino motelago mugitzen ziren eta ez ziren oso egokiak basamortuan gudu luzeak egin behar zirenerako.
Euren mugimendu ahalmena, diziplinarik gabeko mendebaldeko zalditeriena baino askoz handiagoa zen. Azken hauek, bi mugimendu baino ez zituzten: aurrez aurreko karga eta hartzekoa (hau da, etsaiaren lerroa errepasatzea). Katafraktoek, askoz eraketa ordenatuagoan kargatzen zutenak, eraso bilgarriak egin zitzaketen, alboetatik, aurrez aurreko kargak, baita xaxatzea ere, garairen batzuetan, arma arinak erabili baitzituzten, arkuak eta azkonak kasu.
Euren historian zehar katafraktoak erabili zituzten herri, estatu edo talde tribalak, garrantzi mailaren arabera, honako hauek izan ziren: Persiar Inperioa, Partiar Inperioa, sarmaziarrak, armeniarrak, Seleuzidar Inperioa, Pergamo, Sasanidar Inperioa, Erromatar Inperioa eta Bizantziar Inperioa.
Persiarren aldetik izan zuten erabilera erregularraren ondoren, katafraktoak (behe Inperio garaian) erromatar eliteko tropa bezala hartuak izan ziren, mendebaldeko Europan zalditeria astunaren hazia izaki eta, Bizantziar Inperioan, eredu beraren jarraipenari leku eginez, baina, oraingoan, estriboekin, bizantziar katafraktoak, talka indar jasanezin batean bihurtuz. Belisario jeneralarekin, faktore garrantzitsuenetako bat izan ziren Justiniano I.aren erregealdian, Mendebaldeko Inperioaren zati handi bat birkonkistatu ahal izateko.
Bizantziar garaitik geratzen diren artelanei esker, badakigu azken katafraktoek aurrealdean ezkatak zituzten armajantziak zeramatzatela, aurpegia oso-osorik estaltzen zuen sare kota, metalezko edo larru gogorrezko xaflak besaurreetan, ezkutu txiki bat eta kasko bat. Zaldiak ere, ohi, ezkata kota batekin babestuak zeuden. Erasoko armak, lantza eta ezpata ziren. Armajantzi honek ematen zien babesa gora-behera, erraza da infanteria talde itxi batek karga erraz xurgatuko zuela irudikatzea, armajantziaren pisuak soldaduari eta zaldiari eragiten zien mugimendu moteltasunaren ondorioz. Dena dela, bere indarra ez zegoen kargaren talkan bakarrik: bere babes astunak zirela eta, infanteriarekin borroka itxi bat denbora luzez izan zezakeen historiako ia zalditeria bakarra zen.
Mendeetan zehar, Ekialdeko Europan, lehenago erromatar legionariak izan zirena izan ziren: soldadu profesional eta fidagarriak, gehienbat, Asia Txikitik errekrutatuak. Manzikerteko guduan 1071. urtean jasan zuten porrotaren ondoren, turkiar seliuzidarren zalditeria arin azkarraren esku, historiatik desagertu ziren.