María Cumplido
María Cumplido | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kordoba, 1992ko apirilaren 25a (32 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea University of Rennes 1 (en) Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Bertold Wiest (en) Juan Gonzalez-Meneses (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Borgoinako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea Heriot-Watt University (en) Sevillako Unibertsitatea |
María Cumplido Cabello (Kordoba, 1992ko apirilaren 25a) andaluziar matematikaria, ikertzailea eta feminista da. 2020an Espainiako Matematikako Errege Elkarteko Vicent Caselles Matematikako Ikerketa Saria jaso zuen.[1]
Ibibildea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Cumplido Kordobako Santa Rosa-Valdeolleros auzoan jaio zen.[2] Matematiketan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, [3] Pariseko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean urtebetez ikasiz.[4] Sevillako Unibertsitatean Matematika Aurreratuen masterra egin zuen eta Aljebra Saileko Hezkuntza Ministerioaren Lankidetza-Beka lortu zuen.[4]
Doktoregoa Sevillako Unibertsitatean eta Rennes 1 Unibertsitatean egin zuen, eta goraipatua izan zen egindako tesiagatik.[3]Cumplido doktoratu osteko ikertzailea izan zen Dijongo Borgoinako Unibertsitatean eta hilabeteko ikerketa egonaldia egin zuen Mexikoko Oaxacan.[4] 2019ko urrian doktoratu osteko ikertzaile bihurtu zen Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean.[5] Madrilgo Konplutense Unibertsitatean lan egin zuen zenbait hilabetez eta ondoren Sevillan Doktoretza ondoko kontratu batez.
Bere ikerketa taldeen teoria geometrikora bideratua izan da eta emaitza oso onak lortu ditu arlo horretan.[3] Aipatzekoa da 20 urte emaitzarik gabe zegoen matematika problema baten ebazpena lortu zuela.[6] Ikerketa-arlo hau kriptografian eta zibersegurtasun sistemetan aplika daiteke.[1]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an Rennes Fundazio 1eko Informazioaren eta Komunikazioaren Matematika, Zientzia eta Teknologia tesirik onenaren bigarren saria lortu zuen.[3][7]
2020an, Espainiako Matematikako Errege Elkarteko Vicent Caselles Matematika Ikerketako eta BBVA Fundazioaren saria jaso zuen. Berarekin batera beste bost matematikari gazte ere sarituak izan ziren euren arloan, hala nola, Judit. Muñoz Matute eta Ujué Etayo.[3] Cumplido Hispaniar Matematika Institutuko (IMUS) hirugarren matematikaria izan zen hori lortzen, Vanessa Guerrero eta Marithania Silveroren ondoren.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Press, Europa. (2020-07-07). «Los Premios Vicent Caselles de la RSME y Fundación BBVA reconocen la excelencia investigadora de 6 jóvenes matemáticos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Córdoba, Diario. «María Cumplido: "Nunca he trabajado en España porque no he podido"» Diario Córdoba (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) CORDÓPOLIS. (2020-06-30). «La cordobesa María Cumplido, premio de investigación en Matemáticas Vicent Caselles» CORDÓPOLIS, el Diario Digital de Córdoba (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) maripazmoguer. (2019-08-19). «María Cumplido, de las playas de Isla Cristina a obtener el segundo premio a la mejor tesis en Matemáticas de la fundación francesa de Rennes» Huelva Buenas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Cumplido, de la Universidad de Sevilla al podium de las Matemáticas» sevilla 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cortes, Agathe. (2020-07-13). «Una investigadora resuelve un problema matemático abierto desde hace 20 años» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) CORDÓPOLIS. (2020-06-30). «La cordobesa María Cumplido, premio de investigación en Matemáticas Vicent Caselles» CORDÓPOLIS, el Diario Digital de Córdoba (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Cumplido, la cordobesa resuelve un problema matemático de hace 20 años» La Vanguardia 2020-07-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).