Edukira joan

María Elvira Lacaci

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Elvira Lacaci
Bizitza
JaiotzaFerrol, 1916
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1997ko martxoaren 9a (80/81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Miguel Buñuel Tallada (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Maria Elvira Lacaci (Ferrol, Coruña, 1928-Madril, 1997ko martxoaren 9a) gaztelaniaz idatzi zuen Galiziako poeta ezaguna. Espainiako Adonáis Olerki Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.

Militarren familiakoa, beste gazte-garaiak Doñinos eta Ferrol artean igaro zuen. Ferrolen José Luis Prados Nogueira militarra eta poeta ezagutu zuen. Madrilera joan zen laster eta 1950tik bere izena poesia alorrean ezaguna egin zen. 1956an, “Humana voz” liburuarekin, Adonáis Sari garrantzitsua irabazi zuen. 1960an Miguel Buñuel idazlearekin ezkondu zen, baina laster banandu ziren. 1964an Kritika Saria jaso zuen eta 1967an La Hucha de Oro saria “La instancia” ipuinarekin. 1997an Madrilgo egoitza batean hil zen.[1][2]

Gaztetatik poesia idatzi zuen. Bere lanetan gai sozialek garrantzi handia izan zuten, baita gai erlijiosoak ere.[3] Adinagatik, 27ko Belaunaldiaren garaikoa zen; berez, Vicente Alexandre, Dámaso Alonso eta Gerardo Diego ezagutu zituen. Haren poesia, kritiko batzuen ustez, ez dago oso landua.

  • Humana voz (1957)
  • Sonido de Dios (1962)
  • Al este de la ciudad (1963)
  • Molinillo de papel (1967)
  • Tom y Jim (1966)
  • El rey Baltasar (1965)
  • Molinillos de papel (1967)
  • La instancia (1967)
  • Pequeño bazar

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]