Gerardo Diego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerardo Diego
Monumento a Gerardo Diego.jpg
Bizitza
JaiotzaSantander1896ko urriaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1987ko uztailaren 8a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Enplegatzailea(k)IES Beatriz Galindo (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaolerkigintza
Musika instrumentuapianoa

Find a Grave: 13173321 Edit the value on Wikidata

Gerardo Diego Cendoya (Santander, 1896ko urriaren 3a - Madril, 1987ko uztailaren 8a) espainiar poeta izan zen, 27ko belaunaldiko kidea. 1947tik Real Academia Españolako kidea izan zen eta 1979an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Euskal jatorrikoa zen, bere ama, Angela Zendoia Uria, Azkoitiko Ormola baserrikoa baitzen.[1]

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustu, Salamanca eta Madrilen egin zituen letra-ikasketak. Rafael Albertirekin batera Espainiako Poesia Sari Nazionala sari nazionala jaso zuen Versos humanos poema bildumarekin 1925. urtean. Jose Antonio saria eta Juan March fundaziokoa jaso zituen 1946 eta 1961. urteetan. 1947an Real Academia Española erakundeko kide egin zuten

Oparotasun handiko idazlea izan zen eta bere liburuetako gai nagusiak amodioa, musika eta zezenketak dira batez ere: Imagen (1922), Manual de espumas (1924), Poemas adrede (1932), Biografía incompleta (1953), Alondra de verdad (1941), La luna en el desierto (1948), Soria (1948), Variaciones (1954), Paisaje con figuras (1956), Angeles de Compostela (1961), La suerte o la muerte (1963), El cerezo y la palmera (1964), Vuelta del peregrino (1967), Versos divinos (1971), Cemento civil (1972), Un jándalo en Cádiz (1974), Manuel Machado, poeta (1974), Lola (1977), Socia sucedida (1977) eta Carmen (1977).

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ARANBARRI ETXANIZ, Simon: ''Azkoiti. Musikalariak, idazleak, pentsalariak (Musikari, literaturari, politikari, filosofiari eta teologiari buruz azterketa saioa)''. Oiartzun: 1990. 398. orrian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerardo Diego Aldatu lotura Wikidatan