Dámaso Alonso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dámaso Alonso
Dámaso Alonso.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1898ko urriaren 3
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril1990eko urtarrilaren 25 (91 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, filologoa, hizkuntzalaria, irakaslea, itzultzailea eta literatura kritikaria
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Academia Mexicana de la Lengua
Historiaren Errege Akademia
Bavarian Academy of Sciences and Humanities
Accademia della Crusca
Genero artistikoa olerkigintza

Dámaso Alonso (Madril, 1898ko urriaren 22a - Madril, 1990eko urtarrilaren 25a) espainiar filologo eta poeta izan zen. 1978an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramón Menéndez Pidalen ikasle eta lankidea izan zen. Hizkuntza eta literatura espainiarrak irakatsi zituen Espainia, Alemania, Ingalaterra eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. 1968tik 1982ra Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) zuzendaria izan zen.

Ikertzaile eta kritikari gisa, garrantzi handiko lana egin zuen, hala hizkuntzalaritzan nola literaturaren alorrean. Berari zor zaio poesia barroko espainiarrari buruzko ikusmolde berria: Temas gongorinos (1927), La lengua poética de Góngora (1950) eta abar. Herri-poesia ere Dámaso Alonsoren aztergaia izan zen. Halaber, Amado Alonsorekin batera, literatura-estilistika Espainiako literatura-ikerketan sartu zuen.

Poesiaren alorrean, 27ko belaunaldiko olerkari-taldean kokatzen da. Bi aldi bereizten dira haren olerkigintzan. Lehenean, poesia hutsa landu zuen, Juan Ramón Jiménez eta modernisten eragina agertzen zuena: Poemas puros, poemillas de la ciudad (1921), El viento y el verso (1924). Bigarrenean, Oscura noticia (1944) liburuarekin hasia, espainiar gerraondoko literaturaren funtsezko obra sortu zuen: Hijos de la ira (1944). Berak poesia deserrotua deitzen zuena existentziala da: «mundua kaosa eta atsekabea da, eta poesia, ordena eta ainguraren bilaketa amorratua». Hijos de la ira, bestalde, ankerkeria, injustizia, gorroto eta zuzengabekeriaren aurkako protesta-oihua da. Gozos de la vista izenburukoa ere garai hartakoa da. Gerora, beste zenbait obra idatzi zituen: Hombre y Dios (1956), Duda y amor sobre el Ser Supremo (1985) eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]