María Francisca Díaz-Carralero Rodelgo
María Francisca Díaz-Carralero Rodelgo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manzanares, 1818ko urriaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Manzanares, 1894ko uztailaren 26a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
María Francisca Díaz-Carralero Rodelgo, ezaguna “la ciega de Manzanares” izenez (Manzanares, Ciudad Real, 1818ko urriaren 10a – Ibidem, 1894ko uztailaren 26a) XIX. mendeko poeta inprobisatzailea izan zen.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diaz-Carralero Ciudad Realeko probintzian jaio zen, Toledoko probintziakoTembleque herriko jatorria zuen familia xume batean. Itsua izan zen bere bizitzako lehen egunetatik, eta hamar urterekin umezurtz geratu zen, bera baino zaharragoa zen bere ahizpa Julianaren ardurapean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familiaren egoera zail horren ondorioz, txiki-txikitatik eskean ibili behar izan zuen bizi ahal izateko. Dirua eskatzeaz gain, bertso batzuk inprobisatzen zituen, berak konposatzen zizkienak oinezkoei, eta latinez hitz egiten zuen Manzanaresen gelditzen ziren bidaiariekin. Eskean ibiltzeko lekurik gogokoenak ostatuak eta tren geltoki inauguratu berria ziren.[4] Bidaiariek, beren poemekin eta latinari buruz zuen jakintzarekin liluratuta, limosnekin saritzen zuten, eta horrelaxe bizirauten zuen.[5]
Ikasteko grina handia izan zuen beti, eta, bere bizimodu erraza izan ez bazuen ere, gai izan zen latinez hitz egiteko, hizkuntza horretan mintzatzeko eta autore batzuek latinistatzat hartzeko.[6] Kalean ikasi zuen, latin eskola baten leiho ondoan, maisuak ematen zituen klaseak entzunda. Bere interesa ikusirik, eta entzulearen gaitasunez jabeturik, maisuak bere eskoletara pasaraztea erabaki zuen, baina eskalea zela-eta jasan behar izan zituen beste ikasleen umiliazioengatik utzi egin zituen klaseok. Hala ere, 19 urte zituela itzuli zen latina ikastera. Lehenik eta behin, Jose Maria Melgarejo Salafranca San Juan Haraneko kondeak urtebetez emandako pentsioari esker, eta, gero, berak jasotzen zituen limosnetatik gordetzen zuenarekin ordaintzen zituen eskolak.[7]
Diaz-Carraleroren ospea handituz joan zen, pertsonalki ezagutu zutenen artean ez ezik, garaiko prentsak berari buruz egiten zituen aipamenengatik ezezagunen artean ere. Bidaiari ospetsu batzuek, hala nola Alejandro Dumasek, Willian George filosofo ingelesak, Modesto Lafuente kazetari eta idazle espainiarrak edo Juan Valerak, idatziz jaso zuten "la ciega de Manzanares (Manzanaresko itsua)" ezagutu zutela. Aitorpen horri esker, Espainiako hainbat tokitara bidaiatu ahal izan zuen. Bere bidaiarik garrantzitsuenetako bat 1850ean Madrilera egin zuena izan zen, eta Gor-mutu eta Itsuen Elkargo Nazionalera (1842an sortua) joan zen,. Bertan, besteak beste, letrak ukimenaren bidez ezagutzen ikasi zuen eta nota bikainak lortu zituen. Literatur gauetan parte hartzera gonbidatu zuten, kultura eta politika munduko pertsona garrantzitsuak bertan zirela, eta miresmen handia sortu zuen bere bat-bateko inprobisazio poetikoekin eta latina menderatzearekin.[8]
Hain eragin handia izan zuen entzuleengan, ezen entzuleek bertan instantzia bat sinatu zuten Elisabeth II.a erreginari ongintza-pentsio bat eskatzeko. Erreginak eman egin zion, eta urtebetean ez zuen kaleetan eskean ibili beharrik izan. Bere deklamazioek sortzen zuten miresmenak, Granada, Kordoba Sevilla zein beste hiri batzuetara bidaiatzera eraman zuen. Garai horretako egunkariek gertutik jarraitu zituzten bidaiak.[9] Dirutza eta errekonozimendu itxurazko hori gorabehera, eskaletasunetik bizitzen jarraitu zuen, 1894ko uztailaren 26an Manzanaresen hil zen arte, 75 urte zituela.[7]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsoak inprobisatzean, Diaz-Carraleroren konposizio poetiko batzuk baino ez dira gorde, prentsan, eskutitzetan edo literatur lehiaketetan jasota geratu zirenak baino ez.[10] Proiekturen bat izan zen, extremadurar Carolina Coronadorena, adibidez, 1850ean ezagutu zuena, bere konposiziorik onenak liburuki batean argitaratzeko, baina ez zuen inoiz argia ikusi.
Bere konposizio ezagunenetako bat bere itsutasunaz mintzo zena hauxe da:[11]
“Jaio nintzen, eta jaiotzean itsu geratu nintzen,
eta negar egin nuen neure zoritxarra jakin gabe:
Gaur oroitzapenetan eta samintasunean murgilduta
nire bihotzak negar egiteak baino ez nau sosegatzen.
Bere argia, bere distira, eguzkiak ukatu egiten dit;
inoiz ez nuen ilargiaren edertasuna ikusi,
ez nuen elurraren zuritasuna miretsi,
ez nuen ikusi nire malkoak darizkion aurpegi hau ere.”
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1874an, Zaragozan, Pilarreko Ama Birjinaren omenezko literatur lehiaketa irabazi zuen.[12]
- Manzanaresko Udalak urtero antolatzen du “Ciega de Manzanares” Poesia Sari Nazionala.
- 2019an, Manzanaresko Udalak “Ciega de Manzanares” Argazki Lehiaketarako deialdia egin zuen. Bertan, desgaitasuna ikuspegi positibo batekin erakusten duten argazkiak baloratzen dira.
- Bere jaioterrian zein Espainiako beste hainbat hiritan, monumentuak eta kaleak eskaini dizkiote omenez.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Enciclopedia de Mujeres "Oliva Sabuco" | Instituto de la Mujer de Castilla-La Mancha» institutomujer.castillalamancha.es.
- ↑ «Apuntes para un diccionario de escritoras española del siglo XIX» La España moderna (10): 189-190..
- ↑ «'La Ciega de Manzanares', la historia de una mujer del XIX popular por sus poesías» Antena 3 Noticias 2013-02-22.
- ↑ «Gacetillas» Diario de Córdoba de comercio, industria, administración, noticias y avisos 37 (10885).
- ↑ Buenasmañanas, Publicado por Miguel Angel Maeso. LA CIEGA DE MANZANARES, MARIA FRANCISCA DÍAZ CARRALERO (1818 -1894). .
- ↑ «La ciega de Manzanares, latinista» Hoja Oficial del Lunes: editada por la Asociación de la Prensa (979).
- ↑ a b «Historicas | Instituto de la Mujer de Castilla-La Mancha» institutomujer.castillalamancha.es.
- ↑ NUBE, Publicado por DE MADRID A. LA. FRANCISCA DÍAZ CARRALERO.. .
- ↑ «Gacetilla» Diario de Córdoba de comercio, industria, administración, noticias y avisos 15 (4272).
- ↑ «A la Virgen del Pilar de Zaragoza» Noticiero de Soria (5927).
- ↑ «CIEGA DE MANZANARES, LA - Casa Ruíz Morote» www.casaruizmorote.com.
- ↑ «La ciega de Manzanares» El Alicantino: diario católico 7 (1949).
- ↑ «Noticias breves» Imperio: diario de Zamora de Falange Española de la JONS 28 (8273).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Granados García de Tomás, Julián (2013). La ciega de Manzanares: vida de una mujer extraordinaria. Julián Granados. ISBN 978-84-616-2818-6.
- Maeso Buenasmañanas, Miguel Ángel. La ciega de Manzanares. Historia de Manzanares.. .