Jane Austen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jane Austen
Jane Austen
Jane Austen bere arreba Cassandrak egindako erretratuan
Datu pertsonalak
Jaio 1755ko abenduaren 6
Ingalaterra Steventon, Hampshire (Ingalaterra)
Hil 1817ko uztailaren 18a
Ingalaterra Winchester, Hampshire (Ingalaterra)

Jane Austen (Steventon, Hampshire, 1775eko abenduaren 6Winchester, Hampshire, 1817ko uztailaren 18a) idazle britaniar nabarmen bat izan zen. Itxuraz bizimodu lasaia eta orekatsua eraman zuen. Sense and Sensibility eta Pride and Predujice lanik ezagunenak ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren aita apaiz protestantea izan zen, Steventongo parrokiaren erretorea. Zortzi anai-arrebenen zazpigarrena izan zen. Haren aitak pertsonalki irakatsi zion; garaian ez zeuden eskolak eta hau mutilen kasuan normala zen, nesken artean, aldiz, ez hainbeste. 1801an Austendarrak Bath hirira joan ziren bizitzera. 1805an aita hil zen eta Southamptonera lehendabizi eta . Chawtonera ondoren joan ziren. Chawton Hampshiren dago eta han idatzi zituen Jane Haustenek bere nobela gehienak.

Haren biografia ez ditu aldaketa handirik, bestetik. Probintzietako bizimodu lasaian aritu zen bizitza osoan, literaturaren mundutik aparte. Salbuespen bakarrak noizbehinkako Londreserako bidaiak ziren. Ez zen ezkondu ere.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jane Austenen eleberrien ezaugarri nagusiak oreka eta ironia dira. Zehaztasun handiez haren inguruko mundua deskribatu zuen, bereziki Ingalaterrako nekazal munduko goi klasekoa. Eleberri hauetan intriga ez du presentzia handirik eta lanen interes nagusia pertsonaien azalpen psikologikoetan datza. Mari Jose Olaziregi eta Iñaki Aldekoaren arabera, Austenen novelaren ardatzean emakumea egoten da, “bere nortasun, esperientzia pertsonal eta bere jomuga sozialetik aztertuta”. Gaiak maitasuna eta ezkontzak izaten dira, pasiozko historia erromantikoaz lotuta. Eleberri hauek garaiko emakumeen fantasiak asetu zituzten.[1]

Sense and Sensibility eta Pride and Predujice lanik ezagunenak ditu.

Jane Austen Centre.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere nobelagintzan Bi garai bereizi egiten ohi dira:

  • 1800. arte; Garai honetan bere lehendabiziko liburuak plazaratu zituen Prozesua luzea izan zen: adibidez Pride and prejudice 1813an argitaratu arte hamabost urte igaro ziren ezen haren idazketa 1796an hasi baitzuen. Garai honetan ere Sense and sensibility (1811) eta Northanger Abbey (1818, hil ondorengo edizioa) agertu ziren.
  • 1811tik aurrera, hamaika urteko isilaldi baten ondoren, berriro idazteari ekin zion, hiru eleberri argitaratuz: Mansfield Park, (1814), Emma (1816) eta Persuasion, hil ondoren agertutakoa. Hil ondorengoak dira ere beste testu, askotan osatu gabekoak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sense and Sensibility (1811)
  • Pride and Prejudice (1813)
  • Mansfield Park (1814)
  • Emma (1816)
  • Northanger Abbey (1817) Hil ondoren argitaratua
  • Persuasion (1817) Hil ondoren argitaratua

Eleberri laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lady Susan (eleberria) (1794, 1805)
Jane Austenek idatzitako gutun bat.

Bukatu gabeko eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Watsons (amaitu gabeko eleberria) (1804)
  • Sanditon (amaitu gabeko eleberria) (1817)

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sir Charles Grandison (adapted play) (1793, 1800)[2]
  • Plan of a Novel (1815)
  • Poems (1796-1817)
  • Prayers (1796-1817)
  • Letters (1796-1817)

Gazte garaiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak berak hiru liburukietan gazte garaietako lanak bildu zituen familia giroan irakurtzeko. Lan horiek Lan horiek 1787 eta 1793 artean egin zituen. 1922an argitaratu ziren.

Juvenilia. Lehenengo liburuki[3]

  • "Frederic & Elfrida"
  • "Jack & Alice"
  • "Edgar & Emma"
  • "Henry and Eliza"
  • "The Adventures of Mr. Harley"
  • "Sir William Mountague"
  • "Memoirs of Mr. Clifford"
  • "The Beautifull Cassandra"
  • "Amelia Webster"
  • "The Visit"
  • "The Mystery"
  • "The Three Sisters"
  • "A beautiful description"
  • "The generous Curate"
  • "Ode to Pity"

Juvenilia. Bigarren liburuki

  • "Love and Freindship"
  • "Lesley Castle"
  • "The History of England"
  • A Collection of Letters"
  • "The female philosopher"
  • "The first Act of a Comedy"
  • "A Letter from a Young Lady"
  • "A Tour through Wales"
  • "A Tale"

Juvenilia. Hirugarren liburuki

  • "Evelyn"
  • "Catharine, or the Bower"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi: Literatura Unibertsala. Eizie-Erein, 2014, 125 or.
  2. The full title of this short play is Sir Charles Grandison or The happy Man, a Comedy in 6 acts. For more information see Southam, "Grandison", The Jane Austen Companion, 187–189.
  3. Zerrenda hau liburu honetatik hartu da: The Works of Jane Austen. Vol VI. 1954. Ed. R. W. Chapman and B. C. Southam. Oxford: Oxford University Press, 1988.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Austen Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]