María Remedios del Valle

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Remedios del Valle

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1767
Herrialdea Espainia
HeriotzaBuenos Aires1847ko azaroaren 8a (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Army of the North (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmy of the North (en) Itzuli
Graduasergeant major (en) Itzuli

María Remedios del Valle edo Remedios Rosas (Buenos Aires, ç 17661847ko azaroaren 8a), militar afroargentinarra izan zen. Aberriaren ama izenez ezaguna, armadako sarjentu nagusiaren kargua lortu zuen.

Argentinako Independentzia Gerran aritu zen Iparraldeko Armadan bai Rio de la Platako britaniar inbasioaren aurka, bai Maiatzeko Iraultzan, bai Ayohúmako batailan Manuel Belgranoren agindupean, Ayohúmako neskatoetako bat izanik.

Haren omenez, azaroaren 8an “Afroargentinarren eta afro kulturaren egun nazionala” ospatzen da Argentinan, arrazakeriaren aurkako sinbolo bilakatuz.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1766an edo 1767an jaio zen Peruko Erregeorderrian, Buenos Aires hiria Río de la Platako Erregeorderriaren hiruburua zenean. Río de la Platako Bigarren Inbasio britaniarraren garaian, hiria arrakastaz defendatu zuen talde milizianoetako bati, Andaluziarren Tertzioari lagundu zion. Komandantearen arabera Remedios bizkar-zorroen zaintzan aritu zen, haien karga arinduz.

Maiatzeko Iraultzan, Peru Garairako lehen espedizio laguntzailea antolatu zenean, gerora Iparraldeko Armada deitu zena, Remedios Bernardo Joaquín de Anzoátegui kapitainaren agindupean aritu zen, senarrari eta bi semeei laguntzen, hirurak hil zirela.[2]

María Remedios del Vallek laguntzaile gisa jarraitu zuen Peru Garaian eta ondoren, Tucumango guduaren bezperan, Manuel Belgrano jeneralaren aurrean zaurituak zaintzeko prest agertu zen, baina horrek eskaerari uko egin zion bere tropen artean emakumeak nahi ez zituelako. Hala ere, Remedios frontera joan zen eta soldaduek esker onez Aberriaren ama ezizena jarri zioten. Garaipenaren ondoren, Belgranok bere armadako kapitain izendatu zuen.[3]

Saltako batailan garaitu ondoren, Vilcapugion garaitu zuten Belgrano, eta atzera egin behar izan zuen. 1813ko azaroaren 14an, Ayohúmako batailan Remedios balaz zauritu eta harrapatu zuten. Presoen esparrutik hainbat ofiziali ihes egiten lagundu zien eta ondorioz bederatzi egunez jipoitu zuten, orbainak betiko utziz. Ihes egitea lortu zuen eta Martín Miguel de Güemes eta Juan Antonio Álvarez de Arenalesen agindupean borrokatzen eta zaurituei laguntzen jarraitu zuen.[3]

María Remedios del Valleren ekarpena ezbaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra amaitu ondoren, Buenos Airesera itzuli zen. Carlos Ibarguren idazlearen arabera, San Frantzisko, Santo Domingo eta San Ignazioko elizen inguruan ibili zen, baita egungo Plaza de Mayo inguruan ere, batzuetan janaria salduz, besteetan diru eske. Jendeari Independentziako Gerran aritu zela esaten zion, zauriak ere erakusten zituen eta kapitan deitu zezatela eskatzen zuen, baina inork ez zituen bere istorioak sinisten.

1826ko urriaren 23an pentsio bat eskatu zuen, 6.000 peso eskatuz aberriari emandako zerbitzuen ordainetan.

María Remedios del Valle andreak, armadako kapitainak, zera azlatzen du: Iraultzaren lehen garrasitik ohorea dela Independentziaren bidezko kausari eustea, Herrien Historiari miresteko erabiltzen den moduetako bat. Ikuskatzaile jauna, nahiz eta ordezkatzen duena bat-batean agertu, berak ez ditu bere zerbitzuak Aberria salbuesten, baizik eta bere izaera naturalari dagokiona, bere aberriaren independentzia lortzen laguntzeagatik jasan duena, zoriz gozatzen baitu. Amerikako lurzoruaren lehen zapaltzaileek oraindik errespetuzko beldurrez begiratzen badiete, Caupolicán eta Galvarinoren izenei, gurasoek murgildu gintuen esklabotasun estuari men egiteko gure eskubideen lehiatzaileek Kapitana Patriota de los Remediosen izena gogoratuko dute, haien arimaren irmotasuna, amodioa eta herria salbatzen eta aske uzten duen traba ikusteko. Eta norekin? Izan ere, errealista guztien presoak ziren buruzagiak, ofizialak eta tropa elikatzeagatik, haiek kontserbatzeagatik, arintzeagatik eta askori ihesaldia emateagatik, Pezuela, Ramírez eta Tacón etsai buruzagiek eseri zuten, eta bederatzi egunez astindu zuten publikoki. Korrespondentzia eramateagatik edo zapaltzaileen aurka armak hartzera eragiteagatik, kanpainan galdu duenarekin, bere aberria, bere semea, eta adoptatutako beste sema bat eta senarra salbatzeko borrokan!!! Izan ere, baliagarria izan zen bitartean, Peruko Armada Laguntzailearen Estatu Nagusian kapitain gisa sartzea lortu zuen, soldatarekin, gainerako parte-hartzaileei ematen zitzaien bezala, eta enpleguari zegozkion gainerako gogoetak. Dagoeneko ez da gauza lan horretarako eta bertan behera geratu da bizirik irauteko ezer gabe, osasunik gabe, babesik gabe eta eskean. Ordezkatzen duenak Peru Garaiko kanpaina osoa egin du; berak Argentinako eskersaria izateko eskubidea du, eta horregatik oraintxe erreklamatu egiten du. María Remedios del Valle

1827ko martxoaren 24an, Nazioaren Gerra Ministroak, Francisco Fernández de la Cruz jeneralak, eskaera errefusatu zuen eta probintziako legealdira jotzeko gomendioa egin zion.

1827ko abuztuan, Remedios Recovako plazan eskale ari zela, Juan José Viamonterekin egin zuen topo, jeneral ohia eta orduko Buenos Airesko Probintziako Ordezkarien Batzordeko diputatua. Horrek izena galdetu eta, "Zu Kapitaina zara, Peru Garaira gurekin etorrri zena, heroia zara!». Orduan Rosariok bere etxean ate joka ibili zela esan zio,n baina bertako langileek uxatu egin zutela.[3]

Urte horretako urriaren 11n Viamontek Rosarioren aldeko pentsioa eskatzeko proiektua aurkeztu zuen eta kapitan baten soldata esleitzeko eskatu. Batzordeak oneritzia eman bazuen ere, batzordeko lehendakariak ez zuen proiektuarekin jarraitu.

María Remedios del Valleren ekarpenaren aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828ko ekainaren 9an, Viamonte lehendakariorde hautatu zuten eta bere proposamena berreskuratu zuen. Buenos Aires probintziako Ordezkarien Batzordeko kidea zen Marcelo Gamboak pentsioaren merezimendua egiaztatzen zuten agiriak eskatu zituen, eta Viamontek hauxe erantzun zion:

Dokumentu eta datu gutxiago ikusi ez banitu, ez nukeen hitza hartuko, asko kostatzen zaidalako hitz egitea. Nik Peru Garaian ezagutu nuen emakume hau eta orain aitortzen dut hemen, limosna eske bizi dela. Emakume hau benetan ongilea da. Berak 1810etik jarraitu dio Aberriaren Armadari. Armada osoak ezagutzen du, bai lehen jeneralak bai azken ofizialak . Arreta merezi du: balaz betetako zauriz betetako gorputza du, eta, gainera, espainiarrengandik jasotako azote-orbainez betea dago. Ez zaio utzi behar limosna eskatzen [...] Hau esan ondoren, uste dut ez dela dokumentu gehiagoren beharrik izango. Juan José Viamonte jenerala

Nik ez dut ezagutzen mendiguez egoeran dagoen emakume zorigaitz hori, eta hori lotsagarria da guretzat. Bera heroia da, eta, bere izaeragatik ez balitz, ospetsu egingo zatekeen mundu osoan. Naziorako balio izan zuen, baina baita Buenos Aireseko probintziarako ere, fusila bultzatuz eta soldadu gaixoei arreta eta laguntza emanez. Francisco Silveyra, Quilmes, Ensenada eta Magdalenako diputatua


Manuel Hermenegildo Aguirre hiriko diputatuak, Remediosen zerbitzua nazioaren aldekoa eta ez pribintziaren aldekoa izanik batzordearen esku ez zegoela argudiatu zuen eta Diego Alcorta hiriko diputatuak dokumentazioa aurkeztu behar zuela adierazi zuen.

Tomás de Anchorena proiektuaren alde agertu zen:

Bai, emakume berezia da. Ni Belgrano jeneralaren idazkari-lanetan nengoen emakume hura armadan zegoenean, eta ez zegoen akziorik berak ez hartzeko, eta soldadu ausartenarekin pareko jar zitekeen moduan; jeneralaren, ofizialen eta armadarekin zihoazen guztien mirespena zen. Hark, balio horren erdian, bertutea zuen proba orotan, eta hori adierazten duen gertaera bat aurkeztuko dut: Belgrano jeneralak, uste dut jeneralik zorrotzena izan dela, ez zion utzi armadari emakumerik jarrai zezan; eta María Remedios del Vallek, hark bakarrik zuen hura jarraitzeko ahalmena. [...] Bera zen malko-zapia, buruen eta ofizialen interes txikirik gabe. Nik denei entzun diet jendaurrean, emakume honen gorespenak egin ditut gerra-ekintza baten ondoren geratzen ziren zoritxarreko eta miseriako gizonak zaintzen zituen ofizialtasun eta karitate horrengatik: hankarik gabe batzuk, eta beste batzuk besorik gabe, haien gaitzei aurre egiteko laguntzarik eta baliabiderik gabe. Horrelako emakumea zen. Oker ez banago, Belgrano jeneralak armadako kapitain-titulua eman zion. Ez dut gogoan Tucumanen edo Maltan izan zen, hildakoen eta zaurituen artean 700 gizon geratu ziren ekintza odoltsu horren ondoren, Belgranori berari entzun nion emakume horren ofizialtasuna eta arreta neurtzen, berak sor zitzakeen zauritu guztiei laguntzen. [...] Gure artean hain berezia den emakume batek izan behar da herritar bakoitzaren mirespenaren objektua, eta onartu behar du besoetan jaso behar dela eta laguntza eman behar zaiola; izan ere, ikus daiteke zenbat nabarmentzen den emakume horren merezimendua bere klasean, goragoko beste baten aldean, kalitate hori bera baita gehien gomendatzen duena. Tomás de Anchorena


Eztabaida gogor baten ondoren, erabaki zen «infanteriako kapitainari dagokion soldata ematea, 1827ko martxoaren 15etik aurrera ordainduko zitzaiola, Gobernuari eskaera egin zion egunetik». Ceferino Lagos hiriko diputatuaren eskariz, batzorde bat sortzea erabaki zen, «emakume horren biografia osatzeko eta egunkarietan inprimatu eta argitaratzeko, monumentu bat egiteko eta batzordeak monumentuaren diseinua eta aurrekontua aurkezteko».[4]

Diputatuek 30 pesoko pentsioa ematea bozkatu zuten (garaiko garbitzaile batek 20 peso irabazten zituen), María Remedios del Vallek eskatu zuen egun beretik (ezer kobratu ez zuen hilabete guztietan atzeraeraginik ordaindu gabe).

1828ko uztailaren 28an espedientea Kontularitza Nagusira pasatu zen eta 1829ko azaroaren 21ean Del Valle zalditeriako sarjentu nagusi bihurtu zen. 1830eko urtarrilaren 29an Elbarrien Kidegoko Plan Nagusian sartu zuten, bere klaseko soldata osoarekin. 1832ko urtarriletik apirilera, 1833ko apirilaren 16tik 1835eko apirilaren 16ra bitartean, soldata bikoitzeko zerrendetan agertu zen.

1835eko apirilaren 16an, Juan Manuel de Rosasen dekretu bidez, sarjentu nagusiko maila zuen plan aktibo handienera aldatu zen, pentsioa %600 baino gehiago igo zitzaion. 1836ko azaroko pentsio-zerrendan, María Remedios del Valle Remedios Rosas izenarekin agertzen da (agian miseriatik atera zuen gobernadorearenganako esker onagatik). 1847ko urriaren 28ko zerrendan 216 pesoko pentsio baten azken ordainagiria agertzen da.

1847ko azaroaren 8ko zerrendan, ohar batek honelaxe dio: «Zalditeriako nagusia Remedios Rosas anderea hil da».[5][6]

María Remedios del Valleren ekarpena berriro ere ezabatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870. urtearen inguruan Argentinako historia berridazteko saiakera handi bat egin zen, non afroargentinarren ekarpena ezabatzeko mugimendu bat eman zen, inoiz bertan egon, parte-hartu eta ekarpenik egin ez balute bezala, eta Nazioaren zuritasunaren mitoa zabalduz. Aberriaren ama beltz bat historia zuri horrekin bat egiten ez zuenez, bere irudia berriro ere ahanzturan geratu zen.[7] [8]

María Remedios del Valleren mugimendu afroargentinarraren aitzindari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an azaroaren 8a Afroargentinarren eta afro kulturaren egun nazionala ezarri zen Argentinan,[9] Louis Yupanqui aktibistaren ahotan arrazakeriaren aurkako sinbolo bilakatu da:

Historikoki eta sozialki ikusezin bilakatu gintuen herrialde batean emakume beltz baten gainean hitz egiten duen data bat izateak oso esanguratusa da, Maria Remedios arrazakeriaren aurkako sinbolo nahiko garrantzitsua da eta gure herriaren parte izan ziren pertsonak gogoratuko dituzten beste hainbat data ezartzea espero dugu.[8]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean María Remedios del Valleren erretratua Diputatuen Ganberan jarri zuten, bertan eskegitzen zen lehenengo emakume baten koadroa izanik.
  • Bartolomé Mitrek Historia de Belgrano y de la independiencia argentina liburuan Remediosen garrantzia errebindikatu zuen, Aberriaren Ama ezizenarekin agertuz.[10][11]
  • Octavio Sergio Picoren, Agustin Pedro Justoren gobernuko Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko lehendakariaren ekimenez, Buenos Aires hiriko kale batek bere izena darama. Buenos Airesko eskola batek ere «Capitana María Remedios del Valle» izena du bere omenez.
  • Argentinako Nazioaren Biltzarrak 2013ko apirilaren 24an zehatutako 26852 Legeak “afroargentinarren eta afro kulturaren Egun Nazionala” izendatu zuen azaroaren 8a, María Remedios del Valleren omenez.[9]
  • 2010eko maiatzaren 26an, Argentinako Bigarren Mendeurrenaren omenezko Diputatuen Ganberan, Cecilia Merchán eta Victoria Donda diputatuek lege-proiektu bat aurkeztu zuten Del Valleren omenezko monumentu bat eraikitzeko.
  • 2018ko abenduaren 10ean, Santa Rosa hiriko (La Pampa probintzia) Ferrando 548 kaleko 25. zenbakiko eskolan, hezkuntza-komunitateak monumentu alegoriko bat inauguratu zuen.[12][13]
  • 2021eko urrian, Rosario hiriko 90. eskolak María Remedios Del Valle izena hartu zuen, Franklin Roosevel ordeztuz. Hautaketa hezkuntza-komunitateak egin zuen plebiszitu baten bidez.
  • 2022an, Argentinako 500 pesoko billete berriaren irudi proposatu zuten Manuel Belgranorekin batera.[14]
  • 2022ko azaroaren 8an, Afroargentinarren eta Afro Kulturaren Egun Nazionala ospatzeko, bere irudiaren monumentu bat jarri zen Castelao plazatxoan, Konstituzio auzoan. Monumentua Alexis Minkiewicz, Gisela Kraisman eta Louis Yupanki eskultoreek diseinatu zuten elkarlanean.[15][16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «InfoLeg - Información Legislativa» servicios.infoleg.gob.ar.
  2. Según Pacho O´Donnell[Betiko hautsitako esteka] combatió junto con su madre ―conocida como Tía María― y su hermana.
  3. a b c Pignatelli, Adrián. (8 de noviembre de 2022). «Remedios del Valle, la “Madre de la Patria” que luchó junto a Belgrano y terminó como mendiga» infobae.
  4. Guzmán, Florencia. (2016-12-16). «María Remedios del Valle. “La Capitana”, “Madre de la Patria” y “Niña de Ayohuma”. Historiografía, memoria y representaciones en torno a esta figura singular» Nuevo Mundo Mundos Nuevos. Nouveaux mondes mondes nouveaux - Novo Mundo Mundos Novos - New world New worlds  doi:10.4000/nuevomundo.69871. ISSN 1626-0252..
  5. «María Remedios del Valle Rosas», artículo en el sitio web Revisionistas (Buenos Aires).
  6. «Las mujeres y sus luchas en la Historia argentina», artículo publicado en el sitio web del Ministerio de Defensa de la República Argentina (Buenos Aires).
  7. (Gaztelaniaz) «"Aquí no hay negros": cómo se borró de la historia de Argentina y Chile el aporte de los esclavos y los afrodescendientes» BBC News Mundo 2019-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  8. a b (Gaztelaniaz) «El olvido de la patria: quién fue María Remedios del Valle» IADE 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  9. a b «Quién fue Remedios del Valle, la mujer que estará en los billetes de $500» LA NACION 2022-05-23.
  10. «María Remedios del Valle, la “Madre de la Patria”» Museo Nacional del Cabildo de Buenos Aires y de la Revolución de Mayo.
  11. «María Remedios del Valle, la capitana de la patria» Casa Histórica. Museo Nacional de la Independencia.
  12. «Se inaugura el primer monumento a María Remedios del Valle, la Madre de la Patria» Agencia Paco Urondo | Periodismo militante 2018-12-07.
  13. «La Escuela Nº 25 inauguró una escultura de la “Madre de la Patria”» El Diario de La Pampa.
  14. «Quién fue María Remedios del Valle, la mujer que aparece con Belgrano en el nuevo billete de $500» Todo Noticias 2022-05-23.
  15. Día de los Afroargentinos: homenajean con un monumento a María Remedios del Valle, la "Madre de la Patria". 7 de noviembre de 2022.
  16. Reinoso, Susana. (8 de noviembre de 2022). Instalan un monumento que recuerda a María Remedios del Valle, considerada la "Madre de la Patria". .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yaben, Jacinto R.: Biografías argentinas y sudamericanas, 1938.
  • Cutolo, Vicente Osvaldo: Nuevo diccionario biográfico argentino (1750-1930). Buenos Aires: Elche, 1968.
  • Sosa de Newton, Lily: Diccionario biográfico de mujeres argentinas. Buenos Aires, 1972.
  • Registro oficial del Gobierno de Buenos Aires. Buenos Aires: Imprenta de la Independencia, 1827 y 1828.
  • Mizraje, María Gabriela: Argentinas de Rosas a Perón. Buenos Aires: Biblos, 1999. ISBN 9507862234, 9789507862236.
  • Pistone, J. Catalina: «La sargento mayor María Remedios del Valle», en la Gaceta Literaria de Santa Fe. n.º 100, 1998.
  • Guzmán, Florencia: «María Remedios del Valle. “La Capitana”, “Madre de la Patria” y “Niña de Ayohuma”. Historiografía, memoria y representaciones en torno a esta figura singular», Nuevo Mundo Mundos Nuevos [Online], Debates, En línea desde 16/12/2016, accedido 17/2020. URL : http://journals.openedition.org/nuevomundo/69871 ; DOI : https://doi.org/10.4000/nuevomundo.69871

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]