Juan Manuel de Rosas

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Manuel de Rosas
Juan Manuel de Rosas.jpg
Buenos Airesko probintziako gobernadore


Manuel Vicente Maza - Vicente López y Planes
Bizitza
Jaiotza Brasil1793ko martxoaren 30a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Southampton1877ko martxoaren 14a (83 urte)
Hobiratze lekua La Recoleta hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Encarnación Ezcurra
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, soldadua eta militarra
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka Argentine Civil Wars
Sinesmenak
Alderdi politikoa Unitario
Firma del Brigadier General Don Juan Manuel de Rosas.jpg

Juan Manuel de Rosas (Buenos Aires, Argentina, 1793ko martxoaren 30a - Southampton, Hampshire, Ingalaterra, 1877ko martxoaren 14a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. Argentina XIX. mendeko bigarren laurdenean murgildurik egon zen zentralismoaren eta federalismoaren arteko joera guztien arteko liskar guztietan parte hartu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828. urtean Dorrego Buenos Airesko gobernutik kendu zutenean, Juan Lavalle gobernari berriaren aurka agertu zen Rosas, eta bere burua izendatu zuen gobernari (1829). Alderdi federalistaren buruzagiak batasunaren aldeko alderdiak garaitu zituen 1831n. Hiru urtez aginpidean egon ondoren, Juan Manuel Balcarceren esku utzi zuen Buenos Airesko gobernua, eta hegoalderantz jo zuen, "Basamortuko lehen konkista" izenaz ezagutzen den amerindiarren aurkako guduan borrokatzera (1833).

Buenos Airesera itzuli zenean, Balcarceren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen, eta probintziako gobernuburu bihurtu zen, berriro ere. Federalista zela esanagatik, guztiz zentralista izan zen Rosasen diktadura: adierazpen-askatasuna kendu zuen, orobat legebiltzarra, eta ezkutuko polizia eratu zuen oposizioa deuseztatzeko. Argentinaren mende jarri nahi izan zituen Paraguai eta Uruguai, baina, azkenik, Justo José Urkiza buruzagi zuen argentinar, uruguaiar eta paraguaiar koalizioak Rosasen gudarostea menderatu zuen, 1852. urtean, Caseroseko guduan. Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen.

Rosas-en hilobia, Buenos Aires.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel de Rosas Aldatu lotura Wikidatan