Tomás de Anchorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomás de Anchorena

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1783ko azaroaren 29a
Herrialdea Argentina
 Bolivia
HeriotzaBuenos Aires1847ko apirilaren 29a (63 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Hezkuntza
HeziketaSan Frantzisko Xabierko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria

Tomás Manuel de Anchorena (Buenos Aires, 1783ko azaroaren 29a - 1847ko apirilaren 29a ) Argentinako politikari eta abokatua izan zen, Beste 32 diputaturekin batera Argentinako independentzia aldarrikapenaren akta sinatzeagatik ezaguna da.

Anchorena Buenos Airesen jaio zen eta San Carlos Errege Ikastetxean ikasi zuen, ondoren Legeetan Doktore graduatu zen Charcasko Unibertsitateko tituluarekin 1807an, Peru Garaian.

1847an hil zen, eta gaur egun bere gorpuzkiak La Rekoleta hilerrian daude, familiaren mausoleoan. Clara García de Zúñiga andrearekin ezkonduta zegoen, Erregeordetzako familia aberatsenetako batekoa (Victorio García de Zúñiga Warnes lurjabearen eta Maria del Carmen García de Zúñiga lehengusinaren alaba).

Hamabost seme-alaba izan zituzten, horien artean Tomás Severino de Anchorena nabarmentzen delarik.

Jatorri genealogikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anchorenatarren familia Nafarroako Baztan haranetik zetorren, eta han nabarmendu zen Antso Abarka erregearen defentsan, frantsesen aurkako gerra zela-eta arrisku larrian baitzegoen. Domingo de Anchorena Juana Zanduetarekin ezkonduta zegoen, eta 1739an Barroetako oinetxean zeuden, zeinaren kanpoko fatxadan Antsok emandako armarria zegoen, jabeen inskripzioekin.