María Vinyals

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Vinyals

Bizitza
JaiotzaCastle of Soutomaior (en) Itzuli1875eko abuztuaren 24a
Herrialdea Galizia
HeriotzaParis, 1942 (66/67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Juan Jordán de Urríes (en) Itzuli  (1896 -  1908)
Enrique Lluria Despau (en) Itzuli  (1909 -  1928)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, sufragista, kazetaria, sozialista eta feminista
KidetzaMadrilgo Ateneoa
Real Academia Galega
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

María Vinyals Ferrés, Markesa Gorria izenekoa (Soutomaior, Galizia, 1875eko abuztuaren 14a - Paris, 1942) idazle eta kazetari galiziarra zen, eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Vinyals 1875eko abuztuaren 14an jaio zen, Pontevedra probintziako Soutomaior gazteluan.

María Vinyals Emilia Pardo Bazánekin eta Faustino Rodríguez San Pedrorekin, 1907an Campuak ateratako argazkia.

Sortzez aristokrata, 1896an Juan Jordán de Urríes Ayerbeko markesarekin ezkondu zen, eta markesa bihurtu zen.[2] Esperientzia horretatik, liburu bat argitaratu zuen 1904an, El Castillo del Marqués del Mos en Sotomayor (Mos Markesaren gaztelua Sotomayorren) izenekoa.

Emilia Pardo Bazán, María Barbeito eta Carmen de Burgos idazleen lagun, erakunde kultural progresista zen Madrilgo Ateneoan sartu zen, 1906an. Urte hartan bertan, Galiziako Erret Akademian sartu zen lehen emakumeetako bat izan zen.

Markesa gisa gizartean zuen posizioa gorabehera, gai politiko eta sozialetan konprometitu zen.[3] "Markesa Gorria" deitzen zioten, emakumeen eskubideen aldeko aktibismo sozialagatik, batez ere.[4][5]

Horrelaxe sortu zituen Centro Ibero-Americano de Cultura Popular Femenina (Emakumeen Kultura Herrikoiko Zentro Iberoamerikarra) eta Escuela de Madres de familia (Ama familiakoen eskola). Erakunde hori 1906an inauguratu zuen, ikasketetara sarbiderik ez zuten emakumeei ikasteko atea irekitzeko.[6]

1909an, senarra hil ondoren, Enrique Lluria mediku kubatarrarekin ezkondu zen, eta haren emazte izena, hots, María de Lluria, erabiltzen da batzuetan hura izendatzeko.[7]

Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kide izanik, Madrilgo Emakume Sozialisten Elkarteari atxiki zitzaion.[8][9]

Kazetari gisa, El Imparcial, El Fígaro eta Blanco y Negro kazetetan[10] idatzi zuen, non gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz eta kudeaketa publikoan gizonen eta emakumeen arteko osagarritasunaz jardun zuen.

1919an, Kubara joan zen.

Bigarren Mundu Gerran hil zen Parisen, naziek frantziar hiriburua okupatuta zutela.[11]

Pontevedrako María Vinyals Berdintasun Eskolaren inaugurazioa, 2016an.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016ko ekainean, Pontevedra eskola bati Escola de Igualdade María Vinyals (María Vinyals Berdintasun Eskola) izena ezarri zioten bere oroimenez.[12]
  • Eskola Soutomaior-eko gazteluan dago, Maria Vinyals jaio eta bizi izan zen tokian. Inaugurazio-ekitaldian, Diputazioko lehendakari Carmela Silvak omenaldia egin zien María Vinyalsi eta feminismo galiziarraren aitzindari guztiei, besteak beste, Emilia Pardo Bazáni eta Concepción Arenali. Genero-indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko prestakuntza da eskolaren helburua.[13]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]