María de Macedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
María de Macedo
Bizitza
JaiotzaVila Nova de Gaia1931ko urriaren 25a (92 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakbiolontxelista
Musika instrumentuatxeloa

María de Macedo (Vila Nova de Gaia, Porto, Portugal, 1931ko urriaren 25a) Portugalgo biolontxelista eta pedagogoa da, bere ibilbidearen zati handi bat Espainian garatu duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika urterekin hasi zen biolontxeloa ikasten Madalena Costarekin. Berarekin ikasten jarraitu zuen Portoko Kontserbatorioan biolontxelo goi mailako ikasketak amaitu zituen arte. Graduatu zenean, 1995. urteko Suggia saria jaso zuen. Sari honek biolontxelo-jotzaile gazteei beren karrerak hasterakoan laguntza ematea du helburu, eta Guilhermina Suggia biolontxelista portugaldarraren izena dauka.[1] [2]

Portoko ikasketak amaitzean, Parisera joan zen lehenengo eta ondoren Genevara, Pierre Fournier irakaslearekin bere formakuntza jarraitzeko. Horren ondoren, eta Fullbrigt beka bati esker, hiru urte eman zituen Bloomingtonen. Bertan, Janos Starker biolontxelo-jotzailearen ikasle izan zen, baita bere irakasle laguntzaile ere. Ganbera musikari dagokionez, György Sebők, Bernard Greenhouse eta Menahem Pressler irakasleekin trebatu zen. Antzinako musikaren arloko ikasketak ere burutu zituen, Safford Cape bezalako irakasleekin.[3] Bere irakasleez gain, beste musikari batzuk ere garrantzitsuak izan ziren bere formakuntzan, George Enescu, esaterako.[4]

50eko hamarkadan bere bakarlari karrera garatu egin zuen, Europan eta Estatu Batuetan bakarkako errezitalak eta orkestrekin batera kontzertuak eginez. Besteak beste, Londresko Wigmore Hall aretoan jo zuen Sequeira Costa piano jotzailearekin batera. Tarte horretan hainbat grabazio ere egin zituen. Portoko Orkestra Sinfonikoko, Lisboako Orkestra Nazionaleko eta Gulbenkiako Orkestrako kidea izan zen. Azken horretan hamabi urte eman zituen bakarlari bezala lanean.[1]

Elias Arizcuren biolontxelo jotzailearekin ezkondu zenean, Arizcurenek Espainiako Orkestra Nazionalean postu bat lortua zuelako, Madrilen kokatu zen eta irakasle moduan hasi zen lanean. [4] Harrezkero, adin eta maila desberdinetako ikasleei irakatsi die, besteak beste, Lisboako Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean eta Oportoko Goi Mailako Musika Eskolan. Eskola magistralak eman ditu Espainian eta Europako beste herrialde zenbaitetan zehar.[5] Eta lehiaketa desberdinetako epaimahaietan parte hartu du, besteak beste, Portugalgo "Ghilhermina Suggia" sarian.[2]

2001ean Espainiako Biolontxelo Foroa sortu zuen. Foro horren bidez, Espainiako kontserbatorioetako ikasleek zein beste herrialde batzuetako jotzaileek heuren formakuntza handitzen dute. 2013az geroztik Violoncelos de Sta. Cristina / Sta. Cristina Nazioarteko Musika Zentroa proiektuaren Zuzendari Artistikoa da bere jaioterrian.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b María Macedo (www.cepic.es) [es. ] (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  2. a b Jonas Palm e Nadja Reich vencem Prémio Suggia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  3. Maria de Macedo. Facultad de Artes y Comunicación - Universidad Europea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  4. a b Entrevista a María de Macedo, violoncellista y pedagoga. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  5. María de Macedo. (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).
  6. Masterclasse de Violoncelo com Maria Macedo. (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]