Marc-Antoine Charpentier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Author unknown (1700s), http://www.ranumspanat.com/portrait_charpentier.htm,
Marc Antoine Charpentierren erretratua

Marc Antoine Charpentier frantses musikagilea (Paris, 1635 - 1704ko otsailaren 24a). Erromara joan eta bizi guztian bere maisua izango zen Carissimiren ikaslea izan zen. 1673. urtean lankidetzat hartu zuen Molièrek (Malade imaginaire obrarako obertura eta tartea egin zizkion). Saint-Louis elizako eta jesuiten eskolako kapera-maisua izan zen. Obra profanoen artean bi kantata, tresnetarako hirurogeita hamar pieza inguru, aria ugari, opera bat (Medea, 1693) eta obertura asko (Le malade imaginaire, 1672; Circe, David et Jonatan, etab.) idatzi zituen. Bere lanik ospetsuena Te Deuma izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc-Antoine Charpentier Aldatu lotura Wikidatan