Marcelo Vigil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcelo Vigil
Bizitza
JaiotzaMadril, 1930
Herrialdea Espainia
HeriotzaSalamanca1986 (56/57 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Granadako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea

Marcelo Vigil Pascual (Madril, Espainia, 1930Salamanca, Espainia, 1986) espainiar historialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia klasiko, arkeologia eta historiako ikasketak egin zituen, Madrilen. Filologia klasikoko lizentzia lortu ondoren, Antonio García y Bellido arkeologia katedradunaren esanetara jarri zen, doktoretza-tesia egiteko.

1958tik 1959ra bitartean, Londresen ikasteko diru-laguntza eskuratuta, erromatarren garaiko beirei buruzko lanak egin zituen, Harder doktore ospetsuaren zuzendaritzapean, eta Neolito, Brontze eta Burdin Aroei buruzko ikasketak, halaber. 1960tik 1961era bitartean, Erromako Unibertsitaterako diru-laguntza lortu zuen, eta Behe Inperioari buruzko ikasketak egin zituen.

1961ean Austrian izan zen, Magdalensbergeko indusketetan lan egiten. 1965. urtean Antzinako Historiako katedra lortu zuen Granadako Unibertsitatean, eta Salamancako Unibertsitatekoa gero. Handik aurrera, Salamancan egin zuen lan. 1963tik aurrera, Abilio Barbero de Aguilera irakaslearekin batera, erromatarren azkenaldiari eta Goiz Erdi Aroari buruzko lanak idatzi zituen, Marcelo Vigilek historiari egin dion ekarpenik handiena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanik aipagarrienak: Sobre los orígenes sociales de la Reconquista (1965, Errekonkistaren jatorri sozialaz), Algunos problemas sociales del norte de la Península a fines del Imperio Romano (1968, Penintsulako iparraldeko zenbait gizarte-arazo Erromatar Inperioaren azken aldian), El vidrio en el mundo antiguo (1969, Beira antzinako munduan), Manual de Historia Antigua de España (1969, Espainiako Antzinako Historia Eskuliburua), La formación del feudalismo en la Península Ibérica (1970-1978, Feudalismoaren sorrera Iberiar penintsulan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]