Edukira joan

Marcial Dorado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcial Dorado
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcial Dorado Baúlde
JaiotzaCambados1950eko apirilaren 2a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkontrabandista, ekintzailea eta narkotrafikatzailea

Marcial Dorado Baúlde (Cambados, Pontevedra, 1950eko apirilaren 2a) Arosa uhartean bizi den narkotrafikatzaile galiziarra da.[1]

Vicente Otero Pérez "Terito" tabako kontrabandistarentzat gidatzen hasi zen, abiadura handiko txalupa motorren pilotu gisa. Ordutik aurrera, bere jarduerek lur, hornitegi, upategi eta abarren jabe izatea ahalbidetu zioten. 1990eko hamarkadan, tabako-kontrabandoan atxilotu eta kondenatu zuten. 2003an, José Antonio Vázquez Taín epailearen aginduz atxilotu zuten, kokaina-kontrabandoan parte hartzeagatik. Auzitegi Nazionaleko epaitegiak 14 urteko kartzela-zigorra ezarri zion. Prozesuan ardogintza propietateak enbargatu zitzaizkion, ia berrehun ondasun higiezin, eta kontuak Suitzan, Portugalen eta Bahametan.[2]

2013. urtean, 1995eko udan hartutako argazkiak argitaratu ziren El País egunkarian. Marcial Dorado garai hartau Galiziako Osasun Zerbitzuko idazkari nagusiarekin agertzen zen, Alberto Núñez Feijóo. Argitaratu ziren garaian Galiziako Xuntako lehendakaria zen, eztabaida politiko sortu zuena Galizian.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Foces, Ujué. (7 de diciembre de 2009). Ascenso y caída de Marcial Dorado. Prensa Ibérica.
  2. Vanity Fair. (1 de abril de 2013). Radiografía de Marcial Dorado, el narco con el que veraneó Feijóo. Condé Nast Publications.
  3. El País. (30 de marzo de 2013). De vacaciones con el contrabandista. Grupo PRISA.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]