Maren Gaulke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maren Gaulke
Bizitza
Jaiotza1955eko apirilaren 4a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakherpetologoa, geologoa, biologoa eta paleontologoa

Maren Birgit Gaulke (1955eko apirilaren 4a) alemaniar herpetologoa da, batez ere muskerrak, sugeak eta dortokak aztertzen dituena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an doktoretza lortu zuen Kielgo Unibertsitatean. 1980ko hamarkadaren erdialdean Asiako hego-ekialdean eta Filipinetan hasi zen landa-lana, non animalia tropikalen ekologia, etologia eta menpekotasun trofikoei buruzko ikuspegi berriak garatu zituen[1]. Hainbat narrasti espezie berriren lehen deskribapenak egin zituen, besteak beste Dendrelaphis flavescens (1994), Cyclemys pulchristriata (1997), Lycodon Fausti (2002), Gekko Ernstkelleri (2006), Luperosaurus corfieldi (2007).

Gaulkeren interes nagusia baranoak dira, Komodoko dragoien senide hurbilak[2]. Varanus mabitang (2001), Varanus palawanensis (2010), Varanus rasmusseni (2010) eta Varanus samarensis (2017) espezieak deskribatu zuituen. 2017an, Negros, Masbate eta Panay uharteetako Sanguirana acai igel espeziea deskribatu zuen taldeko parte izan zen[3].

Municheko Unibertsitateko Geobio Zentroko «aparteko langilea» da[2][4].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nature Travel Guide Philippines (2002)
  • Nature Travel Guide Australia (Alexander Volker Altenbachekin batera, 2007)
  • Water Dragons and Sailors (Heiko Werningekin batera, 2008)
  • The Herpetofauna of Panay Island, Philippines (2011)

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, Gernot Vogelek eta Johan van Rooijenek suge espezie bati Dendrelaphe marenae jarri zioten izena Maren Gaulkeren omenez[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Three new monitor lizards from the Philippines identified» ScienceDaily 2010-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. a b (Ingelesez) Israel, Brett. «Huge, Colorful Monitor Lizard Species Hid in Plain Sight» LiveScience 2010-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. a b (Ingelesez) Koch, A.; Gaulke, M.; Böhme, W. (2010). «Contributions to a review of the Dendrelaphis pictus (Gmelin, 1789) complex – 2. the eastern forms» Zootaxa 2446: 1-54..
  4. (Ingelesez) «Dr. Maren Gaulke» Ludwig-Maximilians-Universität München (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]