Marengo (zaldia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Napoleonen zaldiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marengo (argipena)».
Marengo (zaldia)

Bizitza
Jaiotza1794
Heriotza1831 (36/37 urte)
Jarduerak

Marengo (1793–1831)[1] Napoleon Bonaparteren zaldietako bat izan zen, ezagunena garaian eta artelanetan. arabiar zaldi gris txiki samar bat zen, 1,45 metro garai zen soin gurutzean. Marengo izena eman zioten Marengoko guduaren omenez, Napoleonek gidatu zuen garaipenagatik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marengo azkarra, bizkorra eta balen aurka ausart gisa deskribatua izan da. Gudan zortzi aldiz zauritu zuten. Valladolidetik Burgosera arteko 129 kilometroko distantzia bost ordutan egin ahal izan omen zuen. Napoleon gaonean eraman zuen Austerlitz, Jena eta Wagrameko guduetan. Errusiako kanpainatik bizirik atera zen, baina handik erretiratu zirelarik indar inperialak, behin irrist egin zuen eta Enperadorea lurrera bota zuen orduan. Harrezkero, Napoleonek ez zuen luzaroan ibili eta ez zuen Elbara eraman bere lehen desterruan.

Hala ere, Elbatik Ehun Egunetan itzultzean, berriz Marengo erabili zuen Napoleonek.

Waterlooko guduan, Napoleonek Marengo aukeratu zuen berriro zaldi zaldi gisa, baina gerrialdeko zauri bat izan zuen borrokaren hastapenetan, eta ondoren Enperadoreak zaldiak aldatu zituen. Napoleonen azken gudu eta derrota izan zen hura, eta Marengo soldadu ingelesek harrapatu zuten. Lord Petrek Ingalaterrara eraman zuen, non azkar sendatu zen zaurietatik. Angerstein jeneralak erosi zuen, eta bere jabegoan hil zen

Marengo 38 urte zituela. Hezurdura Londresko Armadaren Museo Nazionalean dago ikusgai orain .

Jacques Louis Daviden erretratu ezagun honetan, Marengo da zaldia.

Napoleonen beste zaldi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Coco. Napoleonen desfiletarako zaldi gogokoena, normandiar jatorrikoa zen. Elbara eraman zuen baina han jada zaharra zen.
  • Marie. Napoleonek behor hau hautatu zuen Waterlooko guduan Marengo zauritu ostean.
  • Roitelet. Seguruenik ingeles eta frantses hazleen arteko gurutzaketa izan zen.
  • Tauris. Behor zuri hau tsarraren oparia zen. Napoleonek berarekin eraman zuen Errusiako kanpainan, baina gutxitan erabili zuen guduan, edertasunagatik apreziatzen omen zuen.
  • Vizir, beste gerra zaldi bat
  • Wagram. Zaldi arabiar grisa, Marengo bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Marengo Arabian» www.allbreedpedigree.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]