Margarida Minguillón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarida Minguillón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargarida Minguillón i Aran
JaiotzaBartzelona1947ko otsailaren 24a (77 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0591320 Edit the value on Wikidata

Margarida Minguillón Aran (Bartzelona, Katalunia, 1947ko otsailaren 24a) antzerki, zinema eta telebistako aktore kataluniarra da. Bikoizketa lanetan ere aritu da. Oso ezaguna da Katalunian TV3 kanal autonomikoko telenobela batzuetan egindako lanengatik, hala nola, Poblenou,[1] La Rosa edo El cor de la ciutat.[2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian eta telebistan ibilbide luzea egin duen aktorea da. Zinemari dagokionez, 2002an Antonio Chavarríasek zuzendutako Volverás filmean parte hartu bazuen ere,[5] bikoizketako aktore egin du lan batez ere,[6] eta aktore ospetsu askori jarri dio ahotsa.[3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian hasi zen, 1970. urtean, ¿Quiere ser polígamo? lanean parte hartu zuenean. Hurrengo urtean, “Napoleon soy yo” eta “Cuando el diablo tiene faldas”.

Harrezkero, lan eta muntaketa ugari egin ditu agertokien gainean, eta horien artean, adibide gisa, “Berenàveu a les fosques”, “Superboeing”, “La cambrera és perillosa” edo “Les arrels d'Arnold Wesker” nabarmentzen dira.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia

  • 1970ko abendua, ¿Quiere ser polígamo? Xavier Lafleurrena. Bartzelonako Gaslight Kafe Antzokian estrenatua.
  • 1971ko uztaila. Napoleón soy yo, J.A. de la Iglesiarena. Bartzelonako Martin'sKafe Antzokian estreinatua .
  • 1971ko azaroa. Cuando el diablo lleva faldas, Rafael Richartena. Bartzelonako Talia Antzokian estreinatua.
  • 1973ko apirila. Berenàveu a les fosques, Josep Maria Benet i Jornetena.
  • 1973ko uztaila. Superboeing, Marc Camolettirena. Zuzendaria Albert Closas. Bartzelonako Barcelona Antzokian estreinatua.
  • 1977. La cambrera és perillosa, Serge Véberrena. Bartzelonako Romea Antzokian estreinatua.
  • 1979ko maiatza. Les arrels, Arnold Weskerrena. Bartzelonako Romea Antzokian estreinatua.
  • 1982. Baal, Bertolt Brechtena. Zuzendaria: Joan Ollé. Estrenada en el de Bartzelonako Teatre Lliuren estreinatua.

Telebista

Zinema

  • 2002. Volverás, Antonio Chavarríasena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) Ràdio, Catalunya. (2019-01-10). «La nit dels ignorants 3.0 - Margarida Minguillón, 25 anys de 'Poblenou': "Va ser escola, feina i promoció"» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  2. Margarida Minguillón. Biografías.
  3. a b c «Margarida Minguillón - Biografía de Margarida Minguillón» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  4. ISSN https://www.filmifeed.com/celebrity/margarida-minguillon/..
  5. «Margarida Minguillón» NoSoloCine (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  6. «Margarida Minguillón - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]