Edukira joan

Planeta imaginari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Planeta imaginari
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
katalana
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua3
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasy television series (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 1
La 2
Hasiera-data1983ko apirilaren 16a
Amaiera-data1986ko abuztuaren 30a
IMDB: tt0488464 Edit the value on Wikidata

Planeta imaginari (gaztelaniaz: Planeta imaginario), kataluniako telebista saio bat izan zen. TVE Catalunya kateak ekoiztu zuen, eta 1983ko apirilaren 16tik 1986ra Sant Cugat del Vallès udalerrikoe studioetan filmatu eta aireratu zen, ostegun arratsaldero. Hasieran batean Katalunian bakarrik eta katalanez aireratzen zen, atalak gaztelaniara itzuliz, ondoren jada Espainia eta Hego Euskal Herrirako ere aireratzen hasi zenean zuzenean gaztelanian egin zen. Ángel Alonsok sortu eta Miquel Obiolsek zuzendu zuen.

Hasierako doinu edo musika Isao Tomita japoniar musikariaren "Arabesque No. 1" abesti elektronikoak osatzen zuen, Claude Debussy frantziar musikagilearen Deux arabesques musikalan klasikoaren bertsioa zena.

Berez haurrentzako saioa izan arren literatur osagai sendoa zuen, adibidez, Metamorfosia bezalako idazlan sakonak ukitzen zituen, eta Grimm anaiak, Hans Christian Andersen, Jules Verne, Lewis Carroll, Gianni Rodari edo Roald Dahl idazleen kontakizunak ere agertzen ziren. Margolaritzaren gaia ere ukitzen zuen, haur nahiz nerabe ikusleak Pablo Picasso, Joan Miró edo René Magritte bezalako margolariak ezagutaraziz, azken honi bi saio eskeini zitzaizkion.

Saioaren protagonista edo gidaria Flip izeneko 16 urteko neska bat zen, Irudizko Planetan bakarrik bizi zen, Muc lagun ikustezinarekin batera, eta noizbehinka baita Maletí izeneko bere adin beretsuko mutil batekin ere. Flipek metakrilato gardenezko ohe batean lo egiten zuen, gainera saioaren goiburua atalka aldatu egin ohi zen, planeta beraren lurzoruaren antzera, berez lurzorua erabat zuria zen, atalka ere aldatu ohi ziren eta erliebea irudikatzen zuten bolumen kubikoekin.

Saioa Flipek jasotzen zituen fantasiazko bisitaldiek animatzen zuten, ipuinetako pertsonaiak, malabaristak, t en el planeta, como personajes de cuentos, malabaristas, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, musikariak, mimoak, etab.

  • Teresa Soler (Flip)
  • Josep Maria Gimeno (Maletí)
  • Manel Barceló (Otto Lidenbrok irakaslea)
  • Vol-Ras (pailazoak)
  • Santi Arisa (astronautak)
  • Marta Angelat (ilargiaren ahotsa)
  • Cifré (umorista)
  • Llorenç Miquel (Meliésen ilargia)
  • La Fira Creatures ("Izakien Jaia", Laura Rispa eta Toni Barberan) (Haridun txotxongiloak eta teknika ezberdinez azaldutako ipuinak)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]