Margarita Arenaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Arenaza

Bizitza
JaiotzaArrasate1925eko azaroaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaFuengirola2019ko abuztuaren 14a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)"Mondragonesa" / "Margarita" / "Mondra "

Margarita Arenaza Velasco (Arrasate, Gipuzkoa, 1925eko azaroaren 3aFuengirola, Malaga, 2019eko abuztuaren 14a) erraketista profesionala izan zen 33 urtez, 1941tik 1974ra, aurrelari postuan jokatu zuen, Kataluniako, Madrilgo eta Mexikoko frontoietan, "Mondragonesa" , "Margarita" eta "Mondra " izengoitiak erabili zituen kantxan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusebio Arenaza Paparbaltz aretxabaletarra eta Maurina Velasko palentziarra Arrasatera ezkondu ziren 1921ean eta bertan jaio ziren Juanita (1923), Margarita (1925), Amparo (1933) eta Jose Luis (1939) seme-alabak. Laurak kirolariak izan ziren: neskak erraketistak eta mutila Arrasateko Juventud Deportiva Mondragoneko futbolaria. Aitak Unión Cerrajeran egiten zuen lan eta amak egunkariak – besteak beste, “El socialista”- saltzen zituen Portaloiko kiosko batean.

1936ko Gerra garaian Elorrion aurkitzen zen 11 urteko Margarita, Amparo 3 urteko ahizpa txikiarekin eta bertan egin zuen bat Madrilen ikasten ari zen Juanita ahizpa nagusiarekin eta izeba baten laguntzarekin Santurtzitik “Habana” itsasontzian Frantziara ihes egin zuten. Erbestean hilabete batzuk eman ondoren, Arrasatera itzuli ziren.

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko Zaldibar frontoian eman zituen lehen pilotakadak eta bertan trebatu zen. Ahizpa Juanita eta lehengusina Justi eta Mirenen eredua jarraituz erraketista ibilbidea hartu zuen eta Sabadellgo Sabadell frontoian, Bartzelonako Sol y Sombran, Madrilgo Madrid eta Chiqui-Jai frontoietan eta Mexikoko Colon eta Metropolitano fontoietan jokatu zuen

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an jokatzeari utzi zion tarte batez, baina berriro itzuli zen kantxara Mexikon eta jokatzen jarraitu zuen, harik eta 1974an pilotari behin betiko agur esan zion arte.[1]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malagako Fuengirolan eman zituen azken urtean, bertan hil zen 2019eko abuztuaren 14a.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Erraketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu zituen; Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partida. Kirol horretan protagonista izan ziren lau arrasatear gogoan: Justi Arenaza, Miren Arenaza, Juanita Arenaza eta Margarita Arenaza.[2]
  • 2018an Arrasateko emakume erraketistak omendu zituzten Uarkape frontoian.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Las estrellas femeninas del frontón» El Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  2. «Emakume Raketistak. Iragana eta Etorkizuna» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  3. «Arrasateko emakume raketistak omendu dituzte Uarkape frontoian - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]