Margarita López Maturana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita López Maturana

nagusi jeneral

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pilar López de Maturana Ortiz de Zárate
JaiotzaBilbo1884ko uztailaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriz1934ko uztailaren 23a (49 urte) (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja
Santutegia
Uztailaren 23
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaMesedetako ordena

Margarita Maria López Maturana, bataio izenez Maria Pilar (Bilbo, 1884ko uztailaren 25a[1] - Donostia, 1934ko uztailaren 23a) klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea izan zen [2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Vicente López de Maturana López de Gamarra, Uribarri Ganboakoa zen eta ama, Juana Ortíz de Zárate García de Mendoza, Margaritakoa, Arabako udalerria hau ere. Erlijioan amaren jaioterriaren izena hartu zuen gerora. Aita merkataria zen Bilbon. Bost seme-alaba izan zituen bikoteak; Maria Pilar eta Leonor ahizpa bikia gaztenak izan ziren.[3] Neskatook jaio eta hurrengo egunean bataiatu zituzten Alde Zaharreko San Antonio Abad elizan, herritarren artean San Anton bezala ezagunagoa.

1903an Berrizko Mesedeetako mojen kongregazioan sartu zen. 1920an "Berrizko Mesedeetako Misiolari Gazteria" elkartea sortu zuen eta, haren ahaleginari esker, 1930ean klausurako komentua misiolarien institutu bilakatu zen.

1934an hil zen Donostian, eritasun luze baten ondotik.

2006ko urriaren 22an dohatsu aitortua izan zen Bilboko Donejakue katedralean .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  2. Margarita María López de Maturana (1884-1934), vatican.va
  3. «Leonor López de Maturana y Ortiz de Zárate | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]