Karolinak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karolinak
Mvey0290.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Dolohmwar Itzuli
Garaiera 791 m
Azalera 1.160 km²
Eponimoa Karlos Habsburgokoa
Geografia
LocationCarolineIslands.png
Koordenatuak 6° 03′ 00″ N, 147° 05′ 00″ E / 6.05°N,147.08333333333°E / 6.05; 147.08333333333Koordenatuak: 6° 03′ 00″ N, 147° 05′ 00″ E / 6.05°N,147.08333333333°E / 6.05; 147.08333333333
Herrialdea Palau eta Mikronesia
Lurraldea Alemaniar Ginea Berria
Ur-gorputza Ozeano Barea
Hidrografia

Karolinak[1] (ingelesez: Caroline Islands) Mikronesiako uhartedia da, Ozeano Bareko mendebaldean. 1.194 km² area du eta 126.000 biztanle. Ia mila atoloi eta uhartez osatuta dago, batzuk sumendizko lurrak, ekuatorearen iparraldean.

Uhartediaren uharte nagusiak hauek dira:

Lehenengo laurak, ekialdekoak, Mikronesiako Estatu Federatuak sortu dute eta , mendebaldekoa, Palauek errepublika askea sortu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1526ko abuztuaren 22an, Toribio Alonso de Salazarrek, esploradore espainiarra, San Bartolome edo Taongui uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra zen. 1528ko urtarrilaren 1ean Alonso de Saavedrak Uluti uharteak. Gero espainolek berriro 1542an, 1543an, 1545an eta 1565an Migel Lopez Legazpikoa euskalduna.

Urte haietan gaztelaniaz Islas de las Hermanas (Arreben uharteak), Hombres Pintados (Gizon margotuak) eta Los Jardines (Lorategiak) izenak zituzten, 1686an Francisco de Lezcanok Yap uhartera heldu eta Karolinak izena jarri uhartediari Espainiako Karlos II.aren omenez: izena Palau, Marshall uharteak eta Gilbert uharteentzako zen.

Hurrengo mendeetan uharteak ez ziren kontutan hartu Europako politikan, 1885ko abuztuan, Alemaniak Yap uhartean postu bat jarri eta Karolinen jabetza aldarrikatu arte. Leon XIII.a aita santuak estatu bien artean bitartekotza egin zuen eta Espainiaren jabetza onartu zen.

1898an Estatu Batuak Espainia mendean hartu zutenean, Guam Marianetan galdu eta, 1899ko otsailaren 12an gainontzeko Marianak, Karolinak eta Palau Alemaniari saldu zizkion 25 milioi pezetaren truke.

Japoniak 1914an uhartedia okupatu zuen eta 1920 Nazioen Liga jabetza onartu zuen. Bigarren Mundu Gerran, AEBek uhartedia okupatu zuen eta 1947 eta 1986 artean administratu zuen. 1986an, Mikronesiako Estatu Federatuek bere independentzia aldarrikatu zuten. Palauk ez zuen federazioan sartu eta 1994an independentzia lortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karolinak Aldatu lotura Wikidatan