Maria Dolores Arbilla
Maria Dolores Arbilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1897ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1986 (88/89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta euskararen sustatzailea |
Maria Dolores Arbilla Mendizabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1897ko apirilaren 9a - 1986) maistra eta euskararen sustatzailea izan zen. [1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Dolores Arbilla Mendizabalek zazpi senide zituen eta oso gaztea zela, umezurtz geratu zen. Hala, bera eta haren senideak Doroteo Ziaurriz medikuaren etxera joan ziren bizitzera. Gaztaroan, Bilboko etxe batean institutriz gisa egon zen, baina jaioterrian ikastola irekitzeko asmotan zebiltzala esan eta bertako andereñoa izateko eskatu ziotenean, Tolosara itzultzea erabaki zuen, maistra tituluduna zen eta. Eusko Ikaskuntzako Lehen Hezkuntzako Batzordekide ere izan zen 1933an[2]. Azken urteak Hernanin igaro zituen[3].
Ikastolako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosako ikastolako irakasle izan zen 1921etik 1936ra[1]. Hasiera batean irakasle bakarra aritzen zen arren, urteek aurrera egin ahala, ikastolak ikasle gehiago zituen eta, ondorioz, beste irakasle batzuk ere izan zituen lankide, nahiz eta maistra karrera amaitua zuen lehen andereñoa izan zen. Hasiera batean, laguntzaile beharra zuela ikusita, Juanita Goikoetxeari eskatu zion laguntza. 1930-1931 ikasturtean Laskorain kalean beste pare bat gela ireki behar izan zituzten eta, bertan, beste lau andereño ere ibili ziren Maria Dolores Arbilla Mendizabalen gidaritzapean: Ixidora Mokora, Inaxi Munita, Miren Brau eta Modesta Segurola hain zuzen ere. Hala ere, horiez gain, beste hiru andereño ere ibili omen ziren, baina hauen zeregina irakasgai jakin bat irakastea izan zen. Irakasle horiek Maria Rezola, Teresa Saizar eta Pilar Sansinenea izan ziren. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Arbilla Mendizabal, Dolores - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ «Arbilla Mendizabal, Dolores - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- ↑ a b «TOLOSA: GERRA AURREKO IKASTOLA ( ) B AKARTXO G OIKOETXEA U RDAPILLETA IZARNE D RABASA A RRUE - PDF Descargar libre» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).