Maria Teresa Egaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa Egaña

Bizitza
JaiotzaDeba1925eko abenduaren 18a (98 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Maite

Maria Teresa Egaña Urquiri (Deba, Gipuzkoa, 1925eko abenduaren 18a) erraketista profesional izan zen. Maite izengoitiaz kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen Donostian, Katalunian, Kanarietan, Acapulcon eta Mexikon.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Maria Teresa Egaña.

Maria Teresa, bere ahizpa Josefa bezala, erraketista profesionala izan zen. Urte luzez jardun zuen frontoietan jokatzen; Donostiako Grosen, Bartzelonako Sol y Sombra eta Deportivo Barcelona frontoietan, Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoian, Las Palmas Kanaria Handiko Las Palmas frontoian, Acapulcoko Jai-Alain eta Mexikoko Colón frontoian

Egaña ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", Marcelina Zabala Aizpurua, Pilar Zabala Aizpurua eta Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche".

2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]

Erraketistak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «María Teresa Egaña Urquiri Maite | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]