Mariam Shahriar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariam Shahriar
Bizitza
JaiotzaTeheran, XX. mendea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria

Mariam Shahriar (Teheran, Iran, XX. mendea) zinema Irandarreko zuzendari eta gidoilaria. Bere lehen filmak Daughters of the Sun/ Eguzkiaren alabak kritika onak eta sariak jaso zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shahriar Teheranen jaio zen.[1] Hasiera batean Italian arkitektura ikasteko asmoa zuen, baina Iran eta Iraken arteko gerra zela eta, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean (Northridge) ikasi zuen zinema, Federico Felliniren ikusi ondoren.[2] Graduatu ondoren, Erromara eta Italiara joan zen, eta AMFrako ikasten jarraitu zuen Unibertsitate Amerikarrean. Italiako zinema-industrian lan egin zuen zuzendariorde eta editore gisa.[1]

Zuzendari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama larri gaixotu zenean itzuli zen Iranera. Abbas Kiarostami zuzendari irandarrak bultzatu zuen, proiektu zinematografiko baterako istorio bat idaztera eta Administrazio Kontseiluko kide izatera.[2] Lehen gidoia ezin izan zuen garaiz filmatu, eta Daughters of the Sun/ Eguzkiaren alabak izeneko lehen filmerako kontzeptua bururatu zitzaion.[2]

Daughters of the Sun/ Eguzkiaren alabak, Mariam Shahriarren lehen filma da.Landa ingurukoko neskato baten historia da. Haren aitak, hilaren bukaerara iristeko mutiko jantzita alfonbra lantegi batera bidali zuen alaba (Aman). Lantegian zebilela, neska bat beraz maitemindu zen eta elkarrekin ihes egitea proposatu zion, gizon askoz zaharrago batekin indarrez ez ezkontzeko. Amanek erabaki kritikoari aurre egin behar izan zion.

Lehen filma horrek zinemaldiko hainbat sari garrantzitsu irabazi zituen, besteak beste, Best Film Montrealeko Nazioarteko Zinemaldian eta Best Film Bratislavako Nazioarteko Zinemaldian...[3] David Sterritt-ek esan zuen: "drama bat da, erritual gisa markatua". Sheri Whatleyk ekintza politiko ausartzat jo zuen filma.[4][5]

New York Timesek Aman pertsonaia interpretatu zuen Altinay Ghelich Taghaniren emanaldiari buruz hauxe esan zuen: Ilea motz-motz eta begi finkoekin, Amanek, berez, sexualitatea erabat kendu izan baliote bezala dirudi, Holokaustoaren biktima gisa. Chicago Reader-ek esan zuen Taghanik Aman gisa egindako emanaldi pasibo eta boteretsuak Carl Dreyer-en La pasión Juana de Arco filmeko pertsonaia nagusia ekarri zuela gogora. Filmak 65/100eko puntuazioa lortu zuen Metacritic-en.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • All My Dreams Come True (1986, short)
  • In Search of a Lost Dream (1986, short)
  • Mommy, Don't Cry (1987, short)
  • Lost Love (1990, short)
  • Angelica é una brava ragazza (1997, short)
  • Dokhtaran Khorshid / Daughters of the Sun/ Eguzkiaren alabak (2000)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Maryam Shariar» International Film Festival, Rotterdam January 25, 2017.
  2. a b c (Ingelesez) «Maryam Shahriar Comes Out of the Sun» www.filmfestivals.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. «Awards of the Montreal World Film Festival—2000» Festival des Films du Monde.
  4. «New Releases» Christian Science Monitor July 30, 2004.
  5. Whatley, Sheri. (March–April 2003). «Iranian Women Film Directors: A Clever Activism» Off Our Backs 333/4: 30–32, at 32..
  6. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Hijas del sol» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]