Marianne Fritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marianne Fritz
Bizitza
Jaiotza Weiz1948ko abenduaren 14a
Herrialdea  Austria
Heriotza Viena2007ko urriaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak

Marianne Fritz (Weiz, Estiria, 1948 - Viena, 2007) austriar idazlea izan zen.

Unibertsitatean ikasteko aukera alde batera utzi, eta bere kasa hasi zen Letrak ikasten eta liburuak idazten. Izenburu bakarrak biltzen du bere obra guztia: Die Festung (Gotorlekua). Lan horretan, orain arteko mugetatik kanpora eraman du narrazioa; ez da soilik Fritzen bizitzaren eta obraren historia, baizik eta baita Austriako I. eta II. Errepubliken historia, jatorria eta bilakaera deskribatzeko modu erabat berrizale eta ezohikoa. Idatzi zuen lehenengo kontakizuna Die Schwerkraft der Verhältnisse (1978, Gertaeren pisua) izan zen, Medearen bertsio moderno bat. Obra haren ondoren, Das Kind der Gewalt und die Sterne der Romani (1980, Aginpidearen umea eta erromanien izarrak) saga argitaratu zuen, gainerako lanak bezala estilo konplexukoa eta gai askoren erreferentziak biltzen dituena. Dessen Sprache du nicht verstehst eleberrian (1985, Zeinaren hizkuntza ez baituzu ulertzen), Austriako herri batean 1914 aurretik jazotako gertaerak kontatzen ditu. Azken obrak Naturgemäß I. Entweder Angstschweiß Ohnend oder Pluralhaft (1996) eta Naturgemäß II. Es ist ein Ros entsprungen / Wedernoch / heißt sie (1998) ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]