Edukira joan

Marie-Madeleine de Saint-Exupéry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Madeleine de Saint-Exupéry
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCaroline Fernande Marie Madeleine de Saint-Exupéry
Jaiotza2nd arrondissement of Lyon (en) Itzuli1897ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Maurice-de-Rémens1926ko ekainaren 2a (29 urte)
Familia
Haurrideak
LeinuaSaint-Exupéry family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Marie-Madeleine de Saint-Exupéry (Lyon, 1897ko urtarrilaren 25aSaint-Maurice de Rémens, 1926ko ekainaren 2a) frantziar idazlea izan zen.[1][2]

Caroline Fernande Marie Madeleine de Saint-Exupéry, "Biche” ezizenez, Lyonen jaio zen, 1897an. Haren gurasoak Martin Louis Marie Jean de Saint-Exupéry bizkondea (1863-1904), ogibiderik gabea bera, eta Andrée Marie Louise Boyer de Fonscolombe kondesa ziren. Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944) hegazkinlari eta idazlearen eta Simone de Saint-Exupéry (1898-1978) txartista eta historialariaren ahizpa zaharrena zen.

1926an hil zen, tuberkulosiak jota, familiaren Saint-Maurice de Rémenseko gazteluan. Hiletak hiru egun geroago egin zituzten herrian.[3]

Bere liburu bakarra, Les Amis de Biche, harpidetza bidez argitaratu zen hura hil ondoren.

  • Les Amis de Biche, Lyon, 1927: animaliei, zuhaitzei, loreei, eguzkiari, haizeari eta itsasoari hitza ematen dieten zortzi ipuin dira. Zuhaitzak babesleak dira, animaliak solidarioak (beharrez elkar jaten ez badute behintzat), loreak koketoak, eta gizonak gehienetan arriskutsuak eta gaiztoak, Biche izan ezik.
  1. Sous un chêne
  2. Un vieux jardin (isebari)
  3. La Haute Montagne (V. doktoreari)
  4. Les Oiseaux de mer (amari)
  5. Les Hiboux
  6. Dans un grand parc au printemps (Strakhami)
  7. La Basse Montagne (L. irakasleari)
  8. Amour d’épinoche (aita onari)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «Marie-Madeleine, dite Biche, dite Mima (1897-1926)» Antoine de Saint Exupéry 2024-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  2. (Frantsesez) «Marie Boyer de Fonscolombe (1875-1972)» Antoine de Saint Exupéry 2024-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  3. Nécrologie. 8 juin 1926, 2 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]