Marie Popelin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Popelin
Marie Popelin (1846-1923).jpg
Bizitza
Jaiotza Schaerbeek1846ko abenduaren 16a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Ixelles1913ko ekainaren 5a (66 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bruselako Unibertsitate Askea
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta feminista

Marie Popelin (1846 - 1913ko ekainaren 5a) abokatu eta feminista belgikarra izan zen. Isabelle Gatti de Gamonden ondoan lan egin zuen emakumeen hezkuntzaren garapenean eta 1888n legeetan doktoratua lortu zuen lehen emakumea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Popelin Schaerbeeken jaio zen, Bruselatik gertu,  erdiko klaseko familia batean. Haren ahizpa Louiseren ondoan,Isabelle Gatti de Gamond hezitzaile feministarekin lan egin zuen,1870-1875 bitartean, Bruselan klaseak ematen. Baina Gattirekin zituzten desadostasun batzuen ondorioz, Mons hirira joan ziren bizitzera eta bertan emakumeentzako eskola bat ireki zuten bi ahizpek. 1882an Bruselara itzuli zen Popelin.

Lege ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

37 urte zituela, Bruselasko Unibertsitate Librean hasi zen legeak ikasten. 1888an amaitu zituen ikasketak. Hasieran ez zituen erantzun positiboak jaso, garaiko matxismoa zela eta.

Jarduera politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Popelinek bi konferentzia feministatan parte hartu zuen Parisen 1889an, eta Emakumen Eskubideagatik Liga Belgikarra (Ligue belge du droit des femmes) ezarri zuen 1892an Isala Van Diest eta Leonie La Fontaineren laguntzarekin. Popelin May Wright Sewall feministaren laguna zen eta bere laguntzaz International Council of Women ezarri zuten 1893an.

Popelinen lanak, bera hil ondoren (1913) aitortu zitzaizkion.