Mariela SR Coline Fanon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariela SR Coline Fanon
Bizitza
Jaiotza1986 (37/38 urte)
Herrialdea Guatemala
BizilekuaBelgika
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
KidetzaRaíces Perdidas

Twitter: SrFanon Edit the value on Wikidata

Mariela Sifontes (jaiotza izena) eta Coline Fanon (adopzio izena) (Guatemala, 1986) haur lapurtua, Fundación Raíces Perdidas elkarteko lehendakaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an, Guatemalako gerra zibilaren testuinguruan, Mariela txikiak egun batzuk baino ez zituen lapurtua izan zenean. Bere ama biologikoak, Roosevelt hospitalera eraman zuen sukarra zela eta, medikuek hil zela eta hobi komun batean zegoela esan zioten.[1][2]

1987an Belgikako familia batek adoptatu zuen, adopzio familiari ez zioten benetako historia kontatu. Hamalau urte zituela bere jatorriaren inguruko galderak egiten hasi zen eta orduan adopzio espedientea erakutsi zioten, bertan bere ama biologikoaren argazki bat zetorren eta adopzio-etxearen informazioa, Rafael Auryau izenekoa, zeinak Ofelia de Gamas zuen buru eta arduradun, Óscar Mejía Víctores diktadorearen (1983-1986) koinata.[3] 80. hamarkadaren inguruan Ofelia de Games bitan atxilotu bazuten ere, ez zuen ondoriorik izan eta negozioa 2008. urterarte iraun zuen, hau da, Guatemalak Haurraren Babesa eta Nazioarteko Adopzioaren gaineko Hagako Ituna berrestu zuen arte. Ustez, Edmon Mulet notarioaren laguntzarekin pasaporte faltsuak egiten zizkieten haurrei, baina horrek Lucas Garcíaren oposizioan egoteagatiko salaketa faltsua dela dio.[4] Hainbeste izan ziren legez kanpoko adopzioak, non haninbat herrialdetan Hagako akordioa ukatu zuten eta egun Alemanian, Kanadan, Herbehereak, Espainian eta Erresuma Batuan ezin den Guatemalako haurrik adoptatu.[5] Ardenak, Belgikan hazi zen, Coline Fanon izenarekin.[1]

Gizarte Zientziak ikasi eta Zuzenbide Penalean aditu bihurtu zen, bere tesian pertsonen salerosketaren gainean aritu zen.[6] Amets gaizto ugari zituen, eta 2010ean bere adopzio espedientea sakon aztertzen hasi zen.[6] 2010ean hain zuzen ere, Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioak txosten bat argirataru zuen Guatemalako legez kontrako adopzioak ikertzen zituena.[7]

2017an, bi seme-alabaren ama zela eta, Guatemalara bidaiatu zen, bertan legez kontrako adopzioen kontra lan egiten ari ziren beste aktibistekin harremandu zen, besteak beste, Hondurasko Sebastián Escalón kazetaria, zeinak garai bereko kasuen gaineko informazioa argitaratzen ari zen. Sare sozialak zirela medio, ama biologikoa topatu zuten.[8]

2018an, Lorenarekin, bere ama biologikoa, topatzeko bidaiatu zen Guatemalara. Amari haurra hilda zegoela eta ilobi komun batean zela esan zioten.[3] Urte horretan, Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiak Guatemalako Estatua kondenatu zuen legez kontrako adopzio kasu bat zela eta, Osmin Tomar-en kasua, hain zuzen ere.[2]

Aktibistak, nazioarteko legez kontrako adopzioaren erantzuleak salatzen ditu, bai Guatemalakoak bai Belgikakoak, izan ere, Hacer Puentes izeneko elkarteak sustatutako adopzioen %98 baino gehiago iruzurrean oinarrituta daudela dio.[3] Belgikan gertaera jakinarazi zenean, Belgikako UNICEF-eko zuzendaria zenak, Bernard Sintobinek,[2] [9]kargua utzi zuen, bera Hacer Puente elkarteko diruzaina baitzen.[4] Bestetik, Hacer Puenteko lehendakaria Michele Boucq zen, zeinak Ofelia de Games ezagutu zuen 70. hamarkadaren inguruan.[10]

Bere historia dokumental batean jaso zuten, Los niños perdidos de Guatemala zeinak Emmy bat irabazi zuen 2020an.[8] Datch Marro eta Guatemalako beste abeslari batzuk ere liburuaren izen bera daraman abestia ekoiztu dute.[11]

Fundación Raíces Perdidas elkarteak haur lapurtuak eta haien senideak bilatzen jarraitzen du, Fundación de Antropología Forense de Guatemala elkartearen laguntzarekin DNA probak eginez.[12] Europar Batasunari ikerketak sustatu ditzan eskatu dio Alemania, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia, Luxemburgo, Herbehereak zein Suitza-n haur guatemalarrak legez kontra adoptatu ote diren baieztatzeko, izan ere behintzat horietako zazpi herrialdetan kasuak antzeman dira eta.[3] 2022an, Belgikako Legebiltzarrak haur guatemalarren legez kontrako adopzioak onartu eta parkamena eskatu zuen, horrez gain biktimei babesa eskaini zien diplomazia arloan bere jatorrizko nortasunaren bilaketan.[13]

Bere aktibismoa eta lidergoa dela eta, Nazio Batuen adituek Estatuak deitu dituzte nazioarteko legez kontrako adopzioen aurkako neurriak sustatzera, gizadiaren aurkako krimena izan daitezkeelakoan, bortxazko desagerpena eta haurren salerosketa kasuak diren heinean.[14]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mamá no estoy muerta (Piedrasanta, 2020)[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «"Mamá, no estoy muerta". La historia de Mariela, una guatemalteca robada del hospital al nacer y vendida en Bélgica» TELEMUNDO.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «"Mis padres adoptivos pensaron que habían hecho un acto de amor. Resultó ser un secuestro"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  3. a b c d «Escala en París - "Mamá, no estoy muerta": Mariela SR Coline Fanon, víctima de adopción ilegal» France 24 2021-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  4. a b (Gaztelaniaz) ««Los adoptados ilegalmente somos las pruebas vivientes de lo que pasó», Mariela SR-Coline Fannon» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  5. (Gaztelaniaz) «HCCH | Declaración/reserva/notificación» www.hcch.net (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  6. a b (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Fanon, Mariela SR-Coline. (2022-02-12). «Mamá no estoy muerta // Una familia que no es como cualquier otra» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Informe sobre actores involucrados en el proceso de adopciones irregulares en Guatemala» www.unicef.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  8. a b (Gaztelaniaz) "Mamá, no estoy muerta" la historia de la guatemalteca Mariela SR Coline Fanon y cómo encontró a su familia 30 años después de ser secuestrada. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  9. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2020-12-04). «Niños robados: 'Mis padres adoptivos pensaron que era un acto de amor'» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  10. (Gaztelaniaz) El secuestro y adopción ilegal de una guatemalteca que se ha convertido en una lucha mundial. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  11. (Ingelesez) Cumbia Marimba Power. 2022-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  12. (Gaztelaniaz) González, Ana Lucía. (2022-06-18). «Bélgica podrá investigar adopciones ilegales provenientes de Guatemala» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Bélgica reconoce adopciones ilegales de guatemaltecos y pide perdón» www.soy502.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  14. (Ingelesez) «Illegal intercountry adoptions must be prevented and eliminated: UN experts» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  15. (Gaztelaniaz) «MAMA NO ESTOY MUERTA» GARE DE CREACION, S. A. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]